Jon Unzuetak emanaldia egingo du Urdabururen egoitzan ostegunean (hilak 14) 20:00etan, Georgia, Armenia eta Iranera egindako bidaiaren gainean.
Jon Unzuetak, Georgia, Armenia eta Iranera egindako bidaian jasotako irudiekin emanaldia egingo du ostegunean.
Errenteriako Urdaburu Mendizale elkarteak Abau-Errenteria zeharkaldiaren bederatzigarren etapa egingo du larunbatean (hilak 16). Igantziko Berrizaun auzotik Oiartzungo Kauso leporaino izango da ibilaldia, bost ordu eta erdikoa eta bidean Igantzi, Unanua eta Bianditzeko gailurra igaroko ditu.
Izena eman nahi dutenek gau (asteartea) eta ostegunean jo dezakete elkartearen egoitzara (Juan Olazabal 23) 19:30etik 21:30era edo 943 52 78 79 telefono zenbakira deitu egun eta ordu beretan.
Georgia, Armenia eta Iran
Bestalde, Jon Unzuetak emanaldia egingo du Urdabururen egoitzan ostegunean (hilak 14) 20:00etan. Georgia, Armenia eta Iranera egindako bidaian jasotako irudiak ikusteko aukera paregabea eskainiko du.