Astearen bidez errefuxiatuen errealitatea hurbildu eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu, eta horri begira ACNURrekin elkarlanean En sus zapatos erakusketa zabaldu du gaur.
Euskal Herriko Biraren barruko 45. etapa antolatu dute iganderako (hilak 27), Leiretik Zangozara.
Zenbaki oso bateko zortzi txartelak erosiz gero, mariskada baten zozketan sartuko da zuzenean
Jon Unzuetak emanaldia egingo du Urdabururen egoitzan ostegunean (hilak 14) 20:00etan, Georgia, Armenia eta Iranera egindako bidaiaren gainean.
Hilaren 29an emanaldia egingo du udaletxeko areto nagusian, Remy Gachisekin batera; sarrerak ostiralean jarriko dituzte salgai