Astearen bidez errefuxiatuen errealitatea hurbildu eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu, eta horri begira ACNURrekin elkarlanean En sus zapatos erakusketa zabaldu du gaur.
Errefuxiatuak pilatuta bizi dira, muga igarotzeko aukera baten zain
Elkartasunaren Astea antolatu du Lacunza Akademiak gaurtik hasi eta ostiralera bitartean. Astearen bidez errefuxiatuen errealitatea hurbildu eta herritarrak sentsibilizatzea du helburu, eta horri begira ACNURrekin elkarlanean
En sus zapatos erakusketa zabaldu du gaur. Niessen merkatalgunean Lacunzak duen egoitzan bisita daiteke erakusketa hori gaurtik ostiralera bitartean 12:00etatik 19:00etara. Erakusketa, hizkuntza akademiak NBE Nazio Batuen Erakundearekin duen kooperazio hitzarmenaren barruan kokatu dute antolatzaileek, “Horren bidez,
Hezi haur bat kanpainarekin bat egiten du gu 6 eta 12 urte arteko 150 adin txikiko eskolaratzeko”.
Gaur zabaldu duten erakusketaren bidez, bisitaria errefuxiatu baten azalean jarri nahi dute: “Erakusketak, egunero munduan milaka pertsonek sentitzen duten ezjakintasun eta galera egoera erakusketan du, besteak beste”.
Ostiraean (hilak 15) berriz, elkartasun azoka antolatu du Lacunzak Niessen Merkatalgunearen laguntzarekin. Tokiko hamar artista lokalek inglesez zein frantsesez idatzitakoak ilustratzen lagundu duten Beautiful Words produktuak salduko dituzte azoka horretan, eta bildutako diru guztia, Etiopian eta Kios uhartean lanean ari den Zaporeak elkartearentzat izango da.