San Tomas azokan omenduko dituzte, igandean; urtero egindako ekarpena eta emandako laguntza eskertu nahi die Itsas Mendik.
Lizeoko haurren kantaldia 12:00etan hasiko da igandean.
Igandean ospatuko dute San Tomas Donibanen, eta aurtengo ferian, bi lagun omenduko dituzte: zendu berri den Florentino Legorburu batetik, eta Puskazarreta baserriko Ana Mari Iriarte bestetik.
Bien urteetako ekarpena eskertu nahi du Itsas Mendik. Legorburuk urte askoan lagundu du azokaren antolakuntzan, eta Puskazarreta baserriko Ana Marik, urtero saldu izan du bere baserriko uzta Donibaneko plazan. Adinean aurrera, baina, aurten “erretiroa” hartzea erabaki dute Puskazarreta baserrikoek, eta urtero emandako laguntza eskertu nahi die agurrean antolakuntzak.
11:00etan zabalduko da azoka, plazan, eta hasiera hasieratik izango da martxan konpotaren urteroko erakustaldia. Ordubete beranduago hasiko da ikastolako ikasleen kantaldia, toki berean. Lintxua dantza taldearen emanaldia ere izango da, 13:00etan, eta 14:00etan euskal produktuen zozketa.
Azoka zabalik den bitartean txistorra pintxoak salduko dituzte eta trikitilariek girotuko dute ingurua.
Partaideak:
- Joxan Kortadi Ogia eta goxoak.
- Maridomingi eskulanak.
- Xatur Telletxea makilak.
- Asun Puy eskulanak.
- Aitor Zabala eztia.
- Arantza Sistiaga ehoziri lanak.
- Alazne euskal jantziak.
- Arizkurengo Tienduka kosmetika naturala.
- Eneko Sein animaliak eta jakiak.
- Gaztelutxo baserria abereak eta barazkiak.
- Txartiku abereak.