Zirizaren erabilerari buruz eztabaidatzeko lehen topagunea.
230.661,95 euro zor dizkiola argudiatuta Portuak Pasaiako Udala salatu du epaitegian. Ziriza etxea erabiltzeagatik 2012. urtez geroztik ordaindu ez dizkion tasak exijitzen dizkio Portuak udalari.
Pasaiako Udalak 1,6 milioi eurotik gora inbertitu ditu Zirizako eraberritzean 2006. urteaz geroztik, eta erakinaren kudeaketa berea beharko lukeela defendatzen du. Horregatik uko egin diote azken urte hauetan tasak ordaintzeari.