Bertso txapelketaren finalaren errebantxa Oiartzunen jokatuko dute

Etxeratek bertso finala antolatu du urtarrilaren 7rako; sarrerak salgai daude jada
bertso saioa oiartzun

Maialen Lujanbiok bere txapela (ez-ofizialki) defendatu beharko du [bertsozale.eus].

Azkena izatea espero dute. Urtero bezala, Etxerat-ek bertso saioa antolatu du Oiartzunen. Urtarrilaren 7an izango da, Elorsoro kiroldegiko kantxan, 17:30etik aurrera. Pasa den igandean Barakaldon jokatu zuten bertso txapelketako finaleko zortzi parte hartzaileak igoko dira oholtzara: Maialen Lujanbio, Aitor Mendiluze, Sustrai Colina, Amets Arzallus, Igor Elortza, Aitor Sarriegi, Beñat Gaztelumendi eta Unai Agirre. Gai jartzaile lanetan Amaia Agirre ariko da.

Sarrerak salgai daude jada, bai herrian bertan, baita ere Oarsoaldeko, Bidasoaldeko zein beste eskualdetako tokietan. Lehenago erosiz gero, hamabi euroko prezioa izango dute. Egunean bertan leihatilara joanda, hamabost euroan lor daitezke. Honako tokietan eskura daitezke:

  • Oiartzun: Amazkar tabernan, Garmendi txokolategian, Miren tabernan eta Kastro Berri tabernan.
  • Errenteria-Orereta: Landare eta Arkaitza tabernetan.
  • Irun: Hazia elkartean.
  • Donostia: Platero tabernan eta Hontza liburudendan.
  • Lesaka: Arrano elkartean.
  • Hernani: Garin tabernan.
  • Lasarte-Oria: Ilargi tabernan.
  • Tolosa: Raku tabernan.

Oarso Bidasoko Hitzak bi sarrera zozkatuko ditu bere harpidedunen arten. Informazio gehiagorako, sakatu esteka.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend