Amaia Irulegik hartuko du bere tokia, hurrengo plenoan.
Aurreko legealditik aritu da lanean udalean Oihane Oronoz.
Oihane Oronoz Elzaurdik zinegotzi izateari utziko diola jakinarazi du gaur Pasaiako EH Bilduk prentsa ohar bidez. Dimisioaren berri ematearekin batera, EH Bilduk publikoki eskertu dio zinegotzi sanjuandarrari “azken urteetan Pasaiako Udalean, EH Bilduko taldean eta Pasaiako herriarentzat egindako lan fin eta neurtezina”.
Trintxerpekoa da Oronozen tokia hartuko duen zinegotzia.
Oronoz nork ordezkatuko duen jakinarazi du baita ere koalizio abertzaleak. Iragarri dutenez Amaia Irulegi Eizagirre trintxerpetarrak hartuko du Oronozen tokia, hurrengo plenoan. Irulegiri ongi etorria eman dio EH Bilduk.