Euskararen erabileran eragin asmoz, ahobizien eta belarripresten iniziatiba martxan jarriko dute Pasaian.
Euskararen erabileran eragin nahi duen iniziatiba hedatzen hasi da pixkanaka.
Antxon, ahobizi eta belarriprest ekimena martxan jarri nahi dute udaberrirako, eta gaiaz hitz egiteko bilera berezi bat antolatu dute hilaren 16rako, 18:00etan, kultur etxean. Deialdia euskaltzale pasaitar guztiei zabalik dago.
Iniziatiba berbera Errenteria-Oreretan eta Oiartzunen martxan izan da aurretik, baita beste hainbat herritan ere, Lasarte-Oria kasu. Aurten, baina, bultzada eman nahi dio Eusko Jaurlaritzak iniziatibari, eta horretarako,
Euskaraldia lelopean kanpaina bat abiatuko du udalekin elkarlanean azaroan.
Antxon, baina, deialdi orokor horri aurreratu eta “entsegu modukoa” antolatu nahiko lukete udaberrian.