Mendizalea ere bazen Karlos Saldise.
Hil zutela 38 urte betetzear direnean, igandean (hilak 14) omenduko du Lezoko ezker abertzaleak Karlos Saldise Korta. 1980ko urtarrilaren 16 hil zuten Pasai Donibanen jaio zen lezoarra (1947an jaio zen), bere etxeko sotoaren ondo-ondoan, Aralar kalean. Grupos Armados Españoles eta Batallon Vasco Español talde paramilitar ultraeskuindarrek hartu zuten hilketa bere gain. Handik hiru hilabetera artxibatu egin zuten kasua, errudunik gabe.
Omenaldia haren izena daraman plazan, Karlos Saldise plazan, egingo dute, 12:30ean hasita.
Lezoko Amnistiaren Aldeko Batzordeetako militantea zen Saldise hil zutenean. Horrez gain, aski ezaguna zen Saldisek euskararekiko eta euskal kulturarekiko zuen atxikimendua.
Errenteria-Oreretako altzari denda batean egiten zuen lan hil zutenean, haren arreba Karmelerekin batera. Hango lana bukatu, eta etxera bueltan zela hil egin zuten ultraeskuindarrek.