Raketistei buruzko dokumentala estreinatuko dute asteartean

Jon Juanes eta Ainhoa Palomo oiartzuarrek osatu dute ikus-entzunezkoa; Arrasaten izango da estreinaldia

Raketistak, Eibarko eskolan (1936)

Txost pilota elkarteko Ainhoa Palomo eta Jon Juanes oiartzuarrek urteak daramatzate raketisten historia arakatzen eta lantzen. Lan horren emaitzetako bat ikus daiteke Arrasaten, datorren asteartean: emakume kirolari izan ziren haiei buruzko dokumentala —Raketistak lehen eta orain izenekoa— estreinatuko dute. Frontoietan ibilitako raketisten testigantzak jaso dituzte, besteak beste.

18:00etan izango da emanaldia, Debagioenako herri horretako Kulturate aretoan. Ordu eta laurden iraungo du dokumentalaren proiekzioak. Pasa den asteartetik, gainera, kirolari horiei buruzko erakusketa ikus daiteke toki horretan bertan.

Proiektuaren egileek oraindik osatzen ari diren webgunea jarri dute martxan, eta Raketistak lehen eta orain dokumentalaren trailerra ikusteko aukera ere badago.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend