Galtzaraborda etorbidearen azpitik pasatzen den bidegorriko pasabidea konpondu du udalak.
Galtzarabordako pasabidea konpondu eta margotu du udalak.
Galtzaraborda etorbidearen azpitik pasatzen den bidegorriko pasabidea konpondu du udalak. Aiako Harria kaleko pasealekuan konponketa lanak egin dituzte, eta horien barruan konpondu dute pasabidea. Udal Euskaltegiaren ingurua eta Galtzarabordako kiroldegia lotzen dituen pasabidea konpontzeaz gain, margotu ere egin dute.