Hausnarketan. Horretan aritu dira Oiartzungo Elorsoro kiroldegiaren bilera gelan bildu diren Oiartzun, Lezo, Pasaia eta Errenteria-Oreretako 50 emakumeak.
Martxoaren 8ko greba feminista prestatzen hasi dira.
Hausnarketan. Horretan aritu dira Oiartzungo Elorsoro kiroldegiaren bilera gelan bildu diren Oiartzun, Lezo, Pasaia eta Errenteria-Oreretako 50 emakumeak. Martxoaren 8an, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira nazioartean emakume grebara deitu du mugimendu feministak, eta 10:00etan hasita, zaintzan, lantegietan, kontsumoan, eta ikastetxeetan greba egiteko ideiak biltzen aritu dira bi orduz. Izan ere. lau arlo horietan planteatu dute greba egitea. Ideia mordoa, auto karabanak, hausnarketarako guneak, plantoa adieraziko duen bereizgarria, Oarsoaldeko manifestazioa… denak helburu berarekin, sistema patriarkalari aurre egitea, eta eraginkortasuna zein ikusgarritasuna lortzea. Greba ez dela helburua, tresna baizik gaurko hausnarketatik argi ateratako beste ideia.
Gaurkoa, Martxoaren 8ko greba feministari begira Oarsoaldean deitu duten lehen bilera da. Lanean jarraituko dute, bertan, halako lehen ekintza izango dutena borobiltzeko, eta sistema patriarkalari planto egiteko.