Eraso sexisten kontrako App baten sorrera bultzatzeko eskatuko dio plenoari PSE-EEk, biharko plenoan aurkeztuko duen bigarren mozioan.
PSE-EEko zinegotziek bi mozio aurkeztuko dituzte. Argazkia: PSE-EE
Ohiko Osoko Bilkura egingo dute bihar Errenterian, eta bi mozio jarriko ditu mahai gainean eztabaidarako PSE-EEk. Lehena, pentsioen gainekoa da. Madrilgo Gobernuari banaketa gaitasun handiagoa eta ezberdintasunak murriztuko dituen pentsio sistema publikoa ezartzea, “gaiak berebiziko garrantzia du, izan ere, PPren politikak kolokan jarri baitu”. Pentsioen sistema publikoaren etorkizuna bermatuko dituzten neurriak beharrezkoak direla gaineratu du alderdi sozialistak, “mozioaren bidez lortu nahi dugu, Errenteriako Udalak, egungoak baino gaitasun handiagoa izango duen pentsio publikoen sistema erdiesteko neurriak hartzea eskatzea gobernuari”.
Eraso sexisten kontrako app-a
Eraso sexisten kontrako app baten sorrera sustatzea eskatuko du alderdi sozialistaren bigarren mozioak. Iniziatiba hori, beste udal batzuetan onartu dutela jakinarazi du, eta herritarren artean zabaltzen ari dela, “aplikazio azkarra eta modernoa da, eta eraso sexista unean bertan salatzeko aukera ematen du. Horrek erasoa saihesten du”.