Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Dena prest da Lezon Trapujale Martizkone baserritik jaisteko

Gaur goizean aurkeztu dute aurtengo inauterietako egitaraua.

olatz mitxelena
Lezo
2018/02/01
Trapujale

Xanti Val eta Jesus Maria Martiarena, Trapujalerekin, inauterien aurkezpenean.

Bihar banatuko dute inauterietako egitaraua etxeetara, eta gaur goizean aurkeztu dute, udaletxean, Jesus Maria Martiarena alkateak eta Xanti Val kultura teknikariak. Gaur zortzi hasiko dira inauteriak, Ostegunzuriz, eta urtero legez Trapujaleren jaitsiera izango da festaren unerik gorena, arratsean. Martizkone baserritik Alde Zaharrera jaitsiko da Trapujale, joaldunak lagunduta, eta herritarrek, plazan, pregoia, Trapujaleren dantza eta arranpuila ospatuko dituzte. Aurten, gainera, oso bisita berezia jasoko dute lezoarrek beren inauterietako egun handian. Lapurdiko Lekorne, Mendiondo eta Gerezietako ikastoletako haurrak etorriko dira Lezoko inauteriak ezagutzera. Trapujaleren dantza ikasi dute, eta plazan dantzatuko dira herriko beste haurrekin batera, 19:30etik aurrera. Harrera egingo die aurretik udalak, 19:00ak inguru. Ostiralorin, ziriku maltzurren kalejira Ostegunzuriz izango den bisita, ez da ordea, aurtengo inauterietako berritasun bakarra. Kultur teknikari Xanti Valek jakinarazi duenez, aurten, lehenbizikoz “ziriku maltzurren kalejira berezia” antolatu du Lezoko Gazte Asanbladak ostiralerako. 18:30ean abiatuko da kalejira maltzurra, Gurutze Santuaren plazatik. Urteroko afaria ere, ez da faltako. Trapujalez jantzita, derrigorrezko zita izango da Lezoko inauteriaz bete-betean gozatu nahi duen edonorentzat. Kiroldegiko frontoian izango da afaria, eta txartelak, 20 euroan, Tiñelun daude salgai. Asteartera arte eros daitezke. Haurrentzako jarduera ugari Haurrentzako jarduerak ez dira faltako aurtengo inauterietan. Koko dragoi txiki filma proiektatuko dute txikientzat, Gezalan, igandubelean, eta astelehenarren, berriz, mozorro festa eta txokolate jatea antolatu du Eclipse konpartsak, Salside plazan, 17:30etik aurrera. Hiru mozorro onenak sarituko dituzte. Ohi bezala, Trapujaleren epaiketa eta herio bidaiarekin bukatuko dira Lezoko inauteriak Asteartebeltzean, baina aurretik badira beste hamaika jarduera, garizuman murgildu aurreko festa zirikatzaileenaz gozatu nahi duen ororentzat. Aurkezpenean, inauterien antolakuntzan lagundu duten elkarte eta norbanako denen ahalegina txalotu du kultur teknikari Xanti Valek, eta bereziki, Tarpujale Taldearen ekarpena eskertu du “urteetan Lezoko inauteriak haizatzeko egin duen lanarengatik”. Egitaraua        
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.