[Galeria] Busti zaitez Intxixu, busti zaitez Sorgin

Ihoteak Intxixuak eta sorginak

Atzoko zaparrada baino gehiago behar da Intxixu, Basandre eta Sorginen jaitsiera galarazteko

Zerutik zetorrenari kasu egin gabe, Done Eztebe plazan bildu zen atzo arratsean Oiartzun herria, Intxixu, Basandre eta Sorginen jaitsieraren lekuko izateko. Haurrak dantzan hasi aurretik hasi zen euria, baina dantzariek ez zuten une bakar batean ere galdu irribarrea.

Argiak itzali zirenean iritsi zen esperotako unea, ordu batzuk lehenago Kataxulotik atera ziren Intxixu, Basandre eta Sorginek plaza hartu zuten unea. Gogotik egin zuen euria, baina atzo argi geratu zen ez dela ihoteen sua itzaliko duen zaparradarik.

Bustia, baina zoragarria izan zen Oiartzungo Ihoteetako lehen jardunaldia. Jarrai dezala horrela!

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend