Banako berdinketa bana lortu dute futbol talde nagusiek

Karla Lekuonan puntu bat lortu dute, arerio zailen kontra; Euskal Ligako taldeak garaipena lortu zuen
oiartzun ke

Hiru futbol taldek etxean jokatuko dituzte beren partidak.

Oiartzun Kirol Elkarteko bi futbol talde nagusiek arerio gogorren kontrako partidak jokatu dituzte asteburuan. Garaipenik lortu ez zuten arren, puntu bati eutsi zioten.

Neskek atzo eguerdian jaso zuten Athleticen bisita. Joaneko partidan jipoia hartu zuten Lezaman, baina atzokoan ez zen hala gertatu: bana berdindu zuten sailkapeneko bigarren postuan dagoen taldearen kontra. Emakumeen bigarren taldeak, berriz, garaipen ona lortu zuen.

Mutilek, berriz, Amaikak Baten kontra emaitza bera lortu zuten. Azken partidetan odolusten ari ziren —2018ko partida guztiak galduta zituzten—, eta atzo bolada txarrari galga jarri zioten.

Gainontzeko kirolei dagokienez, Power Rangersek atearen aurrean asmatzen jarraitzen du. Areto futboleko Oiartzunek, berriz, beren partida irabazi zuen.

FUTBOLA

Emakumeen Bigarren Maila

  • Oiartzun-Athletic: 1-1.

Gizonen Erregional Ohorezko Maila

  • Oiartzun-Amaikak Bat: 1-1.

Emakumeen Euskal Liga

  • Oiartzun B-Derio: 2-1.

Gizonen Erregional Preferentea

  • Oiartzun B-Euskalduna: 0-6.

Emakumeen Erregional Maila. Gipuzkoako Kopa

  • Añorga-Oiartzun: 8-0.

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzun-Lauburu Aldaz klinika: 4-1.

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Power Rangers-Teep Samaniego Orixe Tolosaldea: 3-2.
  • Inter Eder kafetegia-Miren Taberna: 2-1.

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Oiartzungo Saskilagunak-Larramendi ILK: 34-40.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend