Martxoaren 8ko planto feminista prestatzen jarraituko dute larunbatean

Oiartzungo Feministen Asanbladak bigarren bilera egingo du, herri mailako lanketa egiteko
planto feminista

Urtarrilaren 27an hasi ziren planto feministaren lanketarekin.

Feministak mundu mailako plantoa egiteko asmoa dute, datorren martxoaren 8an. Oarsoaldeko emakumeek ere bat egin dute deialdi horrekin. Horretan sakontzeko, Oarsoaldeko Asanblada Feministak lehenengo bilera egin zuen pasa den urtarrilaren 27an, Oiartzungo kiroldegian.

Datorren larunbatean, hilak 10, bigarren saioa egingo dute, Emakumearen Nazioarteko Egunean zer egin zehazten joateko, udalerri berean. Kasu horretan, modu lokalean landuko dute. Tokia eta ordua, aldatu dituzte, aurreko bileratik: udaletxeko bilera aretoan elkartuko dira eskualdeko feministak, 11:00etatik aurrera. Bi ordu iraungo dituela aurreikusi dute.

Zaintzan, lantegietan, kontsumoan eta ikastetxeetan zein ekintza mota egingo dituzten hausnartuko dute. Horretarako zortzi arrazoi —bideoan jasotakoak, behintzat— ere eman dituzte, bideo batean.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend