Sute batek kalte materialak sortu ditu garbiketa enpresa batean

Makina garbitzaile batean sortu da sua; suhiltzaileek itzali behar izan dute sua, Pagoalde industriagunean

Makina garbitzaile batek sua hartu du gaur goizean, Ergoiengo Pagoalde industriaguneko garbiketa enpresa batean. Eusko Jaurlaritzaren Segurtasun Sailak jakinarazi duenez, 05:45ean piztu da sua.

Suhiltzaileak, udaltzainak eta ertzainak hurbildu dira bertara, eta 07:35era arte egon dira sua itzaltzen. Kalte material arinak besterik ez ditu sortu, zauriturik gabe.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend