Nahiago lukete han izango bazina

Floyd Mania eta Foisis Jaunak taldeek kontzertua emango dute Ergoiengo aretoan; datorren astean Led Zeppelini egingo diote gorazarre
floyd mania

Floyd Mania taldea izango da oholtzara igoko denetako bat.

Hango eta hemengo musika talde mitikoei gorazarre egiteko txanda izango da datorren larunbatean. Pagoa kafe antzokiak kontzertua antolatu du larunbaterako, Floyd Mania eta Foisis Jaunak taldeekin. Bidasoa ibaiaren beste aldetik etorriko dira biak ala biak.

Floyd Maniak Pink Floyd Ingalaterrako taldearen bertsioak egiten ditu, azpiko bideoan ikus daitekeen Wish You Were Here (Nahiago nuke hemen izango bazina) abestiarena kasu. Foisis Jaunak taldeak rock progresiboko Euskal Herriko talde baten bertsioak egiten ditu, Itoizenak hain zuzen ere. Kontzertua 22:30ean hasiko da. Sarrerek hamar euro balioko dute, aurretik erosiz gero; bestela, hamabi euroko prezioa izango dute.

Pagoa bertan, Elorsoro kiroldegian eta Ticketea, Kutxabank sarrerak eta Colectivia atarietan eros daitezke sarrera horiek.
Datorren astean, berriz, Led Zeppelin taldea goratuko dute, Letz Zep taldearekin. Euren aurretik Ibai Marin y la Vieja Guardia ariko da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Hitza gurea da

 

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend