Eskuz aritzen direnak zein palistak, asteburuan, Madalensoron

Oiarpekoek gaur jokatuko dituzte partidak; Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko norgehiagokak bihar eta etzi izango dira
pala txapelketa

Bihar goizean goiz hasiko dira pala partidak.

Pilota partida dezente jokatuko dituzte asteburu honetan Oiartzungo Madalensoro pilotalekuan. Alde batetik, Oiarpe pilota elkarteko kideek jokatu behar dituztenak. Bestetik, Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekikoak.

Eskuz aritzen diren Oiarpeko kirolariek bost partida jokatuko dituzte gaur arratsaldean, 19:15ean hasita. Partida horien zein pilota elkarteko kideek jokatuko dituzten gainontzekoen ordutegia ikusteko, sakatu estekan.

Bigarren jardunaldia

Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiak, era berean, aurrera jarraitzen du. Asteburu honetan bigarren jardunaldia jokatuko dute, eta guztira 11 norgehiagoka programatu dituzte karteleran. Honakoak dira Girizia elkarteko pilota sailak antolatuko partidak:

Bihar, 08:30ean

  • Aizpuru-Dagerre / Aizpuru-Gastesi (Lehen Maila).
  • Arruti-Murua / Aierbe-Gartzia (Hirugarren Maila).
  • Zapirain-Susperregi / Izkierdo-Silanes (Hirugarren Maila).
  • Irazustabarrena-Murgiondo / Etxenike-Ibarra (Bigarren Maila).

Bihar, 15:00etan

  • Alegria-Urigoitia / Elizari-Urteaga (Hirugarren Maila).
  • Ortega-Roteta / Ijurko-Goñi (Hirugarren Maila).
  • Errasti-Urdanpilleta / Berho-Goñi (Lehen Maila).

Etzi, 08:30ean

  • Getaria-Flores / Unsain-Fierro (Hirugarren Maila).
  • Landa-Juanikorena / Loidi-Beloki (Bigarren Maila).
  • Barbudo-Aranjuelo / Gaizka-Ormaetxea (Bigarren Maila).
  • Igoa-Gamio / Mitxelena-Laborde (Bigarren Maila).
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Albiste irakurrienak

Send this to friend