Oarsoirriak-ek antolatuta, desfilea egin dute Erdiguneko kaleetatik zehar; ez dira mozorrotu diren bakarrak izan
Giro ederra egon da goizeko kalejiran.
Inauterietako larunbata da gaur, festetako egunik mamitsuena. Arratsaldean etorriko dira disko festa, karrozak,
photocall-a eta abar, baina goizean Oarsoirriak-en txanda izan da. Artean giro handirik ez zela, Merkatuzarren zuten jarrita zita, 12:00etan.
Musika bafleetatik atera orduko hasi dira giroa jartzen. Kalejira egin dute herriko erdiguneko kaleetatik zehar, eta Foru plazan, Niessenen eta Herriko Plazan geldialdiak egin dituzte, entseatutako dantzak praktikan jartzeko. Ondoren, Herriko Plazara jo dute, eta Xanti eta Maialen erraldoiak zituzten zain… mozorrotuta. Talde argazkia atera, eta Gamon Zumardira jaitsi dira, kalejira alaia bukatu eta Merkatuzarrera bazkaltzera joateko.
Ez dira, ordea, mozorrotu diren bakarrak izan. Herritar askok
paisanoz joateko aukera egin badu ere, bada lotsa astindu eta inauterietako giroan murgildu dena. Hona hemen goizak utzitako argazkiak.