Adin Txikikoen Mahaiak gurasoentzko kafe tertuliak antolatu ditu, jolasaren garrantziari buruzko solasteko
Oiartzungo Udaleko Gizarte-Ongizate Sailak eta hezkuntzako eragileek osatzen duten Adin Txikikoen Mahaiak bi kafe tertulia antolatu ditu. Hilaren 19an eta 26an — datozen astelehenak— izango dira solasaldi horiek, Abaraxka ludotekan. 0 eta 3 urte arteko haurren gurasoei zuzenduta dago.
Jolasaren garrantziaz ariko dira bertan, bi saioetan. 17:00etan hasiko dira bi kafe tertuliak, eta ordubete beranduago irekiko dute ludoteka, familientzako ohiko eskaintzarekin.