Errenteria-Oreretako kirol taldeen asteburuko partidak
Baten faltan, bi derbi jokatuko dituzte asteburuan Errenteria-Oreretako taldeek.
Baten faltan, bi derbi jokatuko dituzte asteburuan Errenteria-Oreretako taldeek. Zehazki Erregional Ohorezko Mailako Touringeko jokalariak Oiartzunen kontra arituko dira bihar Oiartzunen. Bigarren derbiak, Errenteria-Orereta eta Oiartzun jarriko ditu berriz ere aurrez aurre, futbol aretoan kasu honetan, Power Rangers taldeak etxean hartuko baitu Ostiko gaur 20:30ean. Ostiko taldekoak liderrak dira sailkapen taulan, eta lidergo horri eusten saiatuko dira gaur ere.
FUTBOLA
Erregional Ohorezko Maila- Oiartzun-Touring (lar. 15:30) Oiartzunen.
- Orereta Kafea (Atsedena).
- Touring-Urnieta (igan. 19:30) Errenterian.
ESKUBALOIA
Espainiako Lehen Maila- Usurbil-Ereintza Aguaplast (lar. 19:30) Usurbilen.
- Ereintza Barymont (Atsedena).
- Limpiresol Corazonistas-Ereintza (lar. 20:00) Gasteizen.
ARETO FUTBOLA
Bigarren Maila- Power Rangers-Ostiko Sindikato Taberna (or. 20:30) Oiartzunen.
- Zarautz-Gamon (lar. 16:30) Zarautzen.
- Trikuharri-Gamon B (or. 22:10) Donostian.
SASKIBALOIA
Emakumeen Senior Maila.- Bera Bera Gros-Grupo EME Oiarso(lar. 18:00) Donostian.