
Legarreko maldako irisgarritasuna hobetu nahi du udalak eta Iparralde etorbidea berrantolatu; inguruko bizilagunak bilerara deitu dituzte

2017an aurreko urtean baino odol poltsa gutxiago jaso zituzten; odol emaileen elkarteak herritarrak animatu ditu,

Lezo-Jaizkibel mendiko lasterketa igandean da. Emaitzetatik harago, Lezon urtean zehar egiten diren ekitaldien artean esanguratsuenetakoa bihurtu da.

Bertako traineruen ordezkaritza zabala izango da Orion.

‘Handia’ filmak irabazitako hamar sarietatik Produkzio Zuzendari Onenaren Goya saria jaso zuen San Pedroko bizilagunak. Hilaren 4an harrera beroa egin zioten herrian.

Oiartzungo Flauta Taldeak hamaseigarren aldiz antolatu ditu bi jaiak; hilaren 24an eta 25ean ospatuko dituzte bi ekitaldiak.

Karmengo Ama ikastetxeko konpartsek eman diete hasiera Trintxerpeko inauteriei gaur goizean, ipuin klasikoetako pertsonaiekin.

2018rako dituen asmoen berri emateko harpidedunekin batzarrak egingo ditu herriz herri HITZAk. Hedabidearen geroaren parte dira harpidedunak.

Udalak astelehenean (hilak 19) zabalduko du trakzio mekanikoko ibilgailuen gaineko zerga ordaintzeko epea, apirilaren 6ra arte.

Ikasturte honen hasieran hasi ziren, Lezon, haur eta gaztetxoentzako filmeen emanaldiak euskaraz eskaintzen, Lezoko Zinema Txikia izenarekin. Arrakasta handia izan du, eta badiako beste hainbat txoko zipriztinduko ditu.

Jendetza elkartu da beste behin herriko plazan. Gaurkoan, hiru gazteen "behin behineko askatasun hau behin betiko askatasun bihurtu dadila" eskatu dute.

Igande eguerdian oiartzuarrek argazki erraldoia egin nahi dute, hilaren 24ko manifestazioarekin bat egiteko

Antzerkigintza tailerrak egingo dute bigarren urtez jarraian eskualdeko euskaltegietan.

‘Handia’ filma ekoitzi duten kideekin hitz egin du HITZAk. Trintxerpeko Moriartiko Jose Mari Goenaga eta Irusoingo Iñaki Gomez errenteriarrak euskal zinemaren egoera aztertu dute.

Antxoko Areto Futbol taldeak, Donibanen du partida, bihar, 18:00etan.

Jarduera administratiboaren eta politikoaren erdigunean herritarra eta bere beharrak jarriko ditu espazio berriak, astelehenetik aurrera.

Laguntza lortu ezean, aurten ez da Euskal Gunerik izango madalenetan. Giza baliabideen faltagatik hartu dute arduradunek erabakia.

Emozioa ziurtatua dago asteburuan Plazeta futbol zelaian. Gizonen Erregional Preferentean liderraren bisita jasoko du Allerruk.

Baten faltan, bi derbi jokatuko dituzte asteburuan Errenteria-Oreretako taldeek.

Aske bizi nahi dutela emakumeek eta beraiek itotzen saiatzen den sistema heteropatriarkala irauli beharra dagoela esan zuten atzo, berriz ere.