Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Kirolean ere, zer ikusi, hura ikasi

Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan, kirolari ezagunak herriko taldeetako entrenamendu saioak gidatzen ari dira, euskaraz, hizkuntz ohiturak aldatze aldera.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/02/23
salsamendi illunben

Orioko prestatzailea Trintxerpeko arraunlari gazteekin, entrenamendua gidatzen.

Astelehena, arratsaldeko 18:00ak, eta lehen begiratuan, normaltasuna nagusi Trintxerpeko Illunbe Arraun Klubaren egoitzan. Kanpoan ez da giro, euria gogotik, eta barruan dira arraunlari gazteak, epelera bilduta, aldagelen bueltan, entrenatzaileen erabakien zain, solasean. Bezperako Tolosako batelen estropada bertan behera zergatik batzuen ahoan, Orioko Jaitsieraren gainekoak besteenean… Baina pasa den astelehenekoa ez zen izan entrenamendu saio ohikoa. Oso bisita berezia jaso zuten Trintxerpeko arraunlari gazteek. Orioko entrenatzaile Jon Salsamendi bertan zen. Gazteek pasioz bizi dute arrauna, eta Salsamendi bezalako arraunlariak erreferente dituzte, eredu. Salsamendi haiekin hitz egitera etorri da, entrenamendu saioa gidatzera, eta isilik eta begirunez begiratzen diote gazteek, kontatzeko duenaren zain. Illunbeko zuzendaritzako kide Itsaso Anduezak aurkezpen lanak eginda, Salsamendik hartu du saioaren gidaritza. «Arratsalde on. Denek ulertzen didazue euskaraz?», horixe lehen galdera zuzena gazteei, eta erantzuna, berehalakoa, aho batez: «Bai». Salsamendi Pasaiako Euskararen Aholku Batzordeak gonbidatuta ari da Trintxerpeko arraunlari gazteekin, Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren barruan. Helburua: eskolaz kanpo, aisialdian, euskararen erabilera handitzea, hizkuntza ohituretan eragitea. Eta horretarako, hamaika iniziatiba martxan, tartean herriko kirol elkarteetan entrenamendu saio bereziak, gazteentzako eredugarriak suerta daitezkeen erreferenteekin, arraunlarien artean Salsamendi kasu.
«Arraunaz hitz egin eta arraunean aritu euskaraz egin daiteke» Jon Salsamendi Orioko entrenatzailea
«Ez dakit entrenamenduetan -eta euskaraz egiten duzuen…», jarraitu du Salsamendik. «Ni toki askotan izan naiz, eta euskaldunak izanda ere, askotan ez dugu euskaraz egiten», aitortu du Orioko prestatzaileak. Baina zaila izanda ere joera horri buelta eman dakiokeela sinetsia heldu da Salsamendi Trintxerpera, besteak beste, Bermeon eta Orion antzeko esperientzietan parte hartu duelako. Gazte pasaitarrei ere hori transmititu nahi die: «Gaur jarduera hau euskaraz egingo dugu. Helburua da, entrenamendu bat izango litzatekeena euskaraz egitea, eta konturatzea arraunaz hitz egin eta aritu daitekeela euskaraz». Salsamendiren ustez, «lehen hitza beti euskaraz» egitea eta  «naturaltasunez» jokatzea dira gakoak, «egoerak behartu gabe», eta beste arraun klubetan helburu antzekoekin egin dituzten lanketetan, hiztegiarekin ahalegin berezia egin izan dutela kontatu du. Bermeon zebilela egin zutena gogorarazi du: «Guk egin genuen, erdaraz erabiltzen zena euskaratu, eta ondoren bermeotarrez ere jaso». Hiztegi xume bat osatu zuten, baina eguneroko lanerako oso erabilgarria. Gerora antzeko bertsio bat osatu zuten  Orion, eta orain, Trintxerpeko prestatzaileen esku utzi du. Euskarazko jatorrizko esamoldeak berreskuratu, hitz teknikoak euskaratu, eta tokian tokiko aldaeretara edota euskalkira moldatu. Saioaren helburua, baina, ez da gazteak hitz aspertuekin gogaitzea. Euskaraz jakin badakite, eta arrauna bezain beste edo gehiago maite dute hizkuntza. Beraz, zer hoberik biak uztartzea baino. Entrenamenduari ekin dio Salsamendik, arraunaz hitz egiteari: «Hau esanda, txapa gehiago ez luzatzeko, aktibitatearekin hasiko gara. Ez daude arraunlari txarrak edo onak. Lana eta konpromisoa. Horrek egiten du arraunlari bat ona edo ez hain ona…. ». Gazteak adi daude, estropada hastekotan denean bezala, jotzeko prest. Badute bere burua non islatu, euskaraz, jator… eta bizi olatuari.
salsamendi

Itsaso Andueza, Illunbe Arraun Elkarteko zuzendaritzako kide, Jon Salsamendi aurkezten.

Gaur, Ion Kamio hockey jokalariaren txanda

Pasaian arraunak tiradizoa baduela ez dago zalantzarik, baina ez da, noski, haur eta gazteen artean arrakasta duen kirol bakarra. Trintxerpen, zehazki, oso sustraituta dago belar hockeya, eta gaur, kirol horren zaleentzat erreferente Ion Kamio izango da bertako jokalariekin. 18:00etan, Azkueneko pistetan, entrenamendu saioa gidatuko du. Ion Kamio, Atletico San Sebastian taldeko Ohorezko Mailako jokalaria da, eta besteak beste, Gipuzkoako eta euskal hockey federazioen zuzendari teknikoa. Eta izango dira bisita gehiago. Datak zehazteke, beren bisita baieztatu duten kirolarien artean daude, baita ere, Xabier Santxo pilotaria eta Josu Andueza arraunlari ohia. Horrez gain, Pasaia Osorik Bizitzeko kanpainaren bultzatzaileek iragarri dute, aurrerago Realeko futbol jokalariekin entrenamendu saioak antolatuko dituztela.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.