[Emaitzekin eta bideoarekin] Munttarpe, Lehen Mailara, eta ia txapeldun

munttarpe

Munttarpeko jokalariak, larunbatean, zaleak agurtzen.

Ezarritako helburua bete egin zuten Munttarpe Eskubaloi Klubeko kideek. Joan den asteburuan igoera matematikoa lortu zuten Saiekoren etxean irabazita. Eta larunbatean, Elgoibarren kontra Bekoerrotan 28-25 irabazita, Gipuzkoako Bigarren Mailako txapeldun izateko ia atzera bueltarik gabeko urratsa egin zuten.

Izan ere, ia liga guztian zehar puntuz berdinduta joan dira Munttarpe eta Elgoibar, eta asteburu honetan hautsi egin da berdinketa hori. Gainera, bi taldeen arteko gol average-a alde jarri dute lezoarrek, Elgoibarren 24-22 galdu, baina etxean hiru goleko aldearekin irabazi zutelako larunbatean. Lezoarrek liga bukatzeko bi jardunaldi faltan dituzten arren (hurrengo asteburuan atseden dute, eta martxoaren 11ko eta 18ko asteburuetan jokatuko dituzte azken bi lehiak) eta ikusita sasoia nola joan den, oso zaila da bi partida horietan hanka sartzea. Bi neurketa horietan Ordizia kanpoan (lehen itzuliko partida 34-17 irabazi zuten lezoarrek) eta Hondarribia etxean (han 16-37 mendean hartu zituzten bidasoarrak) izango ditu aurkari Munttarpek. Ia zakuan dute liga. Oraintxe lau puntuko aldea ateratzen diote Elgoibarri sailkapen nagusian, baina horiek partida bat gutxiago dute jokatuta.

Ospakizunen betea izan zen larunbatean Bekoerrotan bizi izan zena. Igoeraz gain, ia-ia lehen postua eurena delako poztasun gune izan zen herriko kiroldegia. Orain, sasoia ondo amaitu eta hurrengoan pentsatzen hastea falta da.

Hemen, Munttarpe-Elgoibar partidaren bideoa (Iturria: Iraulitarrak Youtube kanala):

Beste emaitzak
Igoerarako borrokan dabilen beste taldea Allerruren gizonen talde nagusia da. Solbentziaz irabazi zuten asteburuko partida (0-5 Oiartzunen etxean), eta hori aurreko asteburuan liderrari, Deusto Donostiari etxean 1-0 irabazi ziotela erantsiz gero, sasoiaren azken txanpa indartsuan sartuta dago futbol taldea. Liderra puntu bakarrera dute Allerrukoek.

Bestalde, honakoak dira Lezoko kirol talde nagusien asteburuko emaitzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Preferentea

  • Oiartzun-Allerru 0-5

Emakumeen Erregionala, Kopa

  • Allerru-Amara Berri 6-1

Gizonen Lehen Erregionala, Kopa

  • Allerru-Trintxerpe 1-0

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea

  • Danena-Allerru A 1-2

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Behobia-Allerru B 3-0

ESKUBALOIA

Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila

  • Legazpi-Munttarpe 24-24

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Munttarpe-Elgoibar 28-25

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Jaixki AFT-Lauburu 2-3

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gaintxu AFT-Cecilia Fruta Denda 3-1

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Oarso-Kurkubi 50-57

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend