[Emaitzekin] Munttarpek kontrarioak bikoizten jarraitzen du

munttarpe

Ikuskizun ederra ematen ari dira Munttarpeko jokalariak.

Geldiezin dabil Munttarperen gizonen taldea. Jardunaldi honetan ere argi asko irabazi du, kasu honetan etxean eta Arrasateren kontra. Bikoiztu egin du markagailuan: 36-18.

Lider dira lezoarrak Gipuzkoako Bigarren Mailan, baina ez bakarrik, Elgoibar taldearekin puntuetan berdinduta daudelako: 12 jardunalditan biek ia den-dena irabazi dute, hortaz 24 puntu dituzte. Baina elgoibartarrak sailkapenean aurretik doaz, Munttarperen kontrako lehen itzuliko partida 24-22 irabazi zutelako, hau da, bien arteko gol average-a haien aldekoa delako, nahiz eta gol alde orokorra lezoarren aldekoa izan nabarmen.

Datu bat. Munttarperen gizonen taldeak ligan jokatu dituen 12 partidetatik bederatzitan, bikoitzagatik edo gehiagogatik irabazi du (behean partida horiek). Horrela, sailkapen nagusian agertzen denez, lezoarren aldeko golen zenbatekoa 416koa da sasoi honetan, eta kontrakoena 207koa. Hau da, aldeko golen kopurua kontrakoenaren bikoitza baino gehiagokoa da.

Honakoak dira bikoitzagatik edo gehiagogatik irabazitako partidak:

  • Urriaren 8ko asteburuan, Egia-Munttarpe 18-40
  • Urriaren 22ko asteburua, Bergara-Munttarpe 13-30
  • Urriaren 29ko asteburuan, Munttarpe-Orioko 28-12
  • Azaroaren 5eko asteburuan, Arrasate-Munttarpe 13-39
  • Abenduaren 3ko asteburuan, Munttarpe-Ordizia 34-17
  • Abenduaren 17ko asteburuan, Hondarribia-Munttarpe 16-37
  • Urtarrilaren 14ko asteburuan, Munttarpe-Egia 39-18
  • Urtarrilaren 21eko asteburuan, Munttarpe-Bergara 40-18
  • Asteburu honetan, Munttarpe-Arrasate 36-18

Hurrengo Asteburuan hirugarren den Saiekoren etxean jokatuko dute lezoarrek. Lehen itzuliko partidari erreparatuz gero, ez luke arazorik izan behar Munttarpek talde hori garaitzeko, 40-24koarekin txikitu zuelako Bekoerrotan. Gainera, Elgoibar lehenak atseden duenez, lider bakarrik jar daitezke lezoarrak, hori bai, Elgoibarrek baino partida bat gehiagorekin.

Lehen posturako finala otsailaren 25eko asteburuan izango da, Elgoibarrek Lezon jokatu behar duelako. Bertatik garaile ateratzen denak eramango du lehen postua, eta igoera zuzena, zakura.

Beste emaitzak
Futbolean, huts egin zuen Allerruren gizonen talde nagusiak Oriokoren zelaian 3-3koa eginda. Horrela. Erregional Preferenteko lehen postutik urrunago dago, lau puntura, lehena de Deusto-Donostiak irabazi egin zuelako.

Areto futboleko bi taldeek galdu egin zuten, eta saskibaloian, Kurkubik, fase berriko bigarren garaipena bere egin zuen taldeko lider jarriz.

Hemen emaitza zehatzak:

FUTBOLA

Gizonen Erregional Preferentea

  • Orioko-Allerru 3-3

Emakumeen Erregionala, Kopa

  • Allerru-Henani 3-1

Gizonen Lehen Erregionala, Kopa

  • Allerru-Euskalduna 1-2

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Igoera Fasea

  • Allerru A-Orioko, 2-1

Gizonen Gazteen Lehen Maila, Kopa

  • Allerru B-Hondarribia B 1-2

ESKUBALOIA

Emakumeen Euskal Liga, Bigarren Maila

  • Munttarpek atseden zuen

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Munttarpe-Arrasate, 36-18

ARETO FUTBOLA

Gizonen Gipuzkoako Lehen Maila

  • Idiazabal-Jaixki AFT, 8-3

Gizonen Gipuzkoako Bigarren Maila

  • Gaintxu AFT-Aurrera 3-4

SASKIBALOIA

Gizonen Gipuzkoako Hirugarren Maila

  • Kurkubi SBK-Arri BKL 59-39
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend