Ion Kamiok lekukoa hartu dio Salsamendiri Pasaia Osorik Bizitzeko kanpaina barruan.
Kirolari ezagunek Pasaian ari dira egunotan, bertako kirol taldeen entrenamenduak gidatzen. Baina ez dira ohiko entrenamenduak, helburua kirol diziplinatik harago doalako. Beren gustuko jarduerak euskaraz egin ditzaketela erakutsi nahi diete haur eta gazteei, modu praktiko, atsegin eta eraginkorrean.
Horretan aritu zen lehengo ostiralean Ion Kamio hockey jokalari ezaguna Trintxerpen. Azkueneko pistetan egon zen, belar hockey taldeko gazteekin lanean.
Pasa den asteko astelehenean gauza bera egin zuen Trintxerpeko arraunlari gazteekin
Orioko prestatzaile Jon Salsamendik, eta datozen egunotan izango dira antzeko gehiago. Ostiralean (martxoak 2) Xabier Santxo pilotariak gidatuko du Pasaia Pilota Eskolako entrenamendua, 17:45ean, Antxoko Ibaiondo pilotalekuan, eta datorren astelehenean (martxoak 5), Josu Anduezak gidatuko du San Juan Koxtape arraun elkarteko entrenamendua.