Donibanek ezin izan du liderra garaitu

Donibane Eskubaloia

Igandean dute hurrengo partida, Arrasaten, 12:15ean. .

Zaila zuten eta erasoan behin eta berriz errepikatuko akatsek ezinezkoa egin zuten. Basauri liderrak jokoan ziren bi puntuak eraman zituen Donibanetik, defentsan fin aritu arren, golak lortzeko zailtasunak handiegiak izan zirelako arrosen aldetik.

Honenbestez, delikatua da oso sanjuandarren egoera. Sei punturekin azken aurrenak dira sailkapenean, azken tokian den Quiron Askartzarekin puntutan berdinduta.

Larunbatean jokatu zuten jokalariak, ondokoak: Jon Gajate (5), Haritz Perez (3), Ion Escribano (2), Iñaki Gonzalez (2), Jokin Batalla (1), Iñaki Atxukarro, Xabi Duarte, Agus Santos, Ibai Borges, Iñigo Yagüe, Asier Oiarbide eta Cristian Cobeña.

Datorren igandean Arrasateren kontra dute partida, haien etxean, 12:15ean.

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend