Donibane Eskubaloiak 13-26 galdu du Basauriren kontra.
Lezoko PSE-EEk mozioa aurkeztu du, Martxoaren 8an bi orduko lanuztea egin dadila eskatzeko. Hurrengo udaltzarrean aztertuko dute.
Errenteria-Oreretako LAB sindikatuko kide bat epaituko dute datorren asteazkenean (martxoak 7) Donostiako epaitegian, Enrique Rodriguez Zarzuelo farmaziako nagusiak sindikatu abertzalea "derrigortzeengatik" salatu eta gero.
Delta hegala eta parapentearen gaineko jardunaldiak antolatu ditu Txintxarri elkarteak bigarren aldiz. Martxoaren 13, 15 eta 17an egingo ditu, eta bideo emanaldiak, solasaldiak, eta erakusketa antolatu dituzte jardunaldien barruan.
Landetako (Okzitania) Mont de Marsan espetxera lekualdatu dutela jakinarazi berri du Etxerat Elkarteak.
Gaztañoko Sorguneak proposamenak eskaintzen jarraitzen du. Klakea aukeratu dute oraingoan, eta gaur egingo dute tailerraren aurkezpena 19:30ean
Hilabete honi dagokion ohiko plenoa egingo dute gaur Errenteria-Oreretan, 18:30ean hasita. Aztertuko dituzten gaien artean, Martxoaren 8ko grebaren gainean Mugimendu Feministak aurkeztutako mozioa dago.
Saharako Estatua aldarrikatu zuteneko urteurrenaren harira, adierazpen instituzionala egin du udalak
Intxaurrandieta GHKko presidente ohia apirilaren 12an epaituko dute Madrilen, Zubietako errauste planta gelditzeko erabakia hartzeagatik
Hamaika deialdi plazaratu ditu Pasaiako mugimendu feministak datorren asteko lanuztearen bueltan.