Saharako Estatua aldarrikatu zuteneko urteurrenaren harira, adierazpen instituzionala egin du udalak

Saharako Estatua aldarrikatu zutela 42 Urte bete dira.

Saharako Estatua aldarrikatu zutela 42 Urte bete dira.

Saharako Estatua (SEAD) aldarrikatu zutela 42 urte beteko direnean, adierazpen instituzionala egin du aho batez Errenteriako Udalak. Saharako herriak bere identitate nazionala finkatzea lortu duela “ahaleginari eta batasun nazionalari esker” 42 urte hauetan dio adierazpenak, eta sahararrak, hortaz, harro egoteko moduan daudela, “beren erakundeek egoki funtzionatzen baitute erbestearen baldintza gogorrak eta baliabide faltaren gainetik”. Autodeterminaziorako eta independentziarako eskubide “legitimoei” inoiz baino lotuagoa dagoela Sahara nabarmendu dute gainera, “Marokoren aurka borrokan jarraituko du, potentzia okupatzaile hori baita Mendebaldeko Sahara errepresioaren eta baliabide naturalen espoliazioaren  erantzule”.

Nazio Batuei behin betiko eta bidezko irtenbidea eman  diezaiotela gatazka horri eskatu dute adierazpenean, “Saharako herriak autodeterminaziorako eskubidea baliatu beharko du erreferendum libre eta gardena eginda”. Gainera  Fronte Polisarioa dela Saharako herriaren ordezkari bakar eta legitimoa berretsi dute, eta Espainiako Estatuko Gobernuari Fronte Polisarioak Espainian duen ordezkariari eskatu diote. Marokori,  preso politiko eta kontzientzia preso saharar guztiak askatzea exijitu dio, eta Mendebaldeko Saharan Erreferenduma Antolatzeko Nazio Batuen Misioak lan handiagoa egin dezala giza eskubideak kontrolatzen eta zaintzen ere eskatu dute adierazpenean.

SEAD aladarrikatu zeneko 42. urteurrenaren harira, euskal erakunde eta elkarteetako ordezkariak Tindufeko errefuxiatuen kanpalekuetara joango direla jakinarazi dute azkenik, “Saharako Herriaren borroka justuaren aldeko konpromisoari eusteko”.

Adierazpen Instituzionala

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

Send this to friend