Ekainaren 10eko giza katea prestatzeko bilera egingo du Gure Esku Dagok

Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu giza kate batek; "Euskal Herriko inoizko mobilizaziorik jendetsuena" izango dela iragarri dute
giza katea oiartzun

Euskal Herrian egin den giza katerik handiena osatu nahi dute. Horretarako lanean hasiko dira.

Datorren ekainaren 10ean, giza kate batek Donostia, Bilbo eta Gasteiz lotuko ditu, Gure Esku Dagok deituta, Eman eskua etorkiZUnari lelopean. 201 kilometro eta erdiko luzera izango du, duela lau urte Iruñea eta Durango lotu zituenak baino 75 gehiago. Ez da erronka makala, eta Gure Esku Dagok “Euskal Herrian inoiz egin den mobilizaziorik handiena” bezala deskribatu du.

Datozen hiru hilabete hauetan lan eskerga izango dute erabakitzeko eskubidearen aldeko plataformakoek. Horregatik, herriz herri lanean hasi dira jada. Oiartzunen kasuan, datorren ostiralean elkartuko dira giza katea landuko duen batzordea sortzeko. “Erronka handia izango da”, esan du Oiartzungo Gure Esku Dagok, “baina jokoan dagoena ez da gutxiagorako. Aldarrikapen fase batetik gauzatze fase batera pasatzeko atarian baikaude eta hor gutako bakoitzaren presentzia ezinbestekoa izango da”. 18:00etan jarri dute hitzordua, udaletxeko pleno aretoan.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend