Oiarpeko eta pala txapelketako partiden agenda (2018-03-02)

Oiarpeko ordezkariak hiru finalerditan ariko dira; Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekia bosgarren jardunaldian sartuko da asteburu honetan

Madalensoro pilotalekua.

Pilotariek —palarekin ala eskuz dabiltzanek— ez dute atsedenik hartzen. Asteburu honetan, Oiarpeko hiru bikote final erdietan ariko dira. Zehazki, gazte eta kadete mailetako trinketeko jokalariak bihar ariko dira Iruran. Gainera, Euskal Herriko kluben arteko Gazte Mailako txapelketan, Oiarpeko Oroitz Sein Ilunpe taldeko pilotari baten kontra ariko da etzi, Tolosako Beotibarren. Gainontzeko partidak ikus daitezke estekan sakatuta.

Hutsik egiten ez duten besteak Euskal Herriko Pala Txapelketakoak dira. Hamabi partida jokatuko dituzte asteburuan, Madalensoron. Honakoa da zerrenda:

Bihar, 08:00etan

  • Imaz-Elizalde / Barbulo-Aranjuelo (Bigarren Maila).
  • Aierbe-Gartzia / Bikutze-Karrera (Hirugarren Maila).
  • Eizagirre-Bitoria / Iraola-Garmendia (Hirugarren Maila).
  • Enbil-Otxoa / Maneiro-Aizkorreta (Hirugarren Maila).

Bihar, 14:00etan

  • Lizaso-Etxabe / Askaiturrieta-Juaristi (Hirugarren Maila).
  • Egialde-Goiburu / Perez-Perez (Bigarren Maila).
  • Antxordoki-Telletxea / Berho Goñi (Lehen Maila).
  • San Miguel-Ziarsolo / Bidegain-Gomez (Bigarren Maila).

Etzi, 08:00etan

  • Biana-Aztiria / Landa-Juanikorena (Bigarren Maila).
  • Legarreta-Legarreta / Ormaetxea-Alvarez (Bigarren Maila).
  • Aizpuru-Gastesi / Salaberria-Huegun (Lehen Maila).
  • Zabala-Arroniz / Arriaga-Unda (Lehen Maila).

 

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend