Oiartzungo III. Kirol Astea, luzeagoa eta praktikoagoa

Hilaren 10etik 17ra izango da herriko kirol eragileei protagonismoa ematen dion iniziatiba; aurten Artaso elkartea sarituko dute, xanistebanetako sokatira probagatik
kirol.astea

Udalak eta herriko eragileek elkarlanean antolatu dute astea.

Berritasunekin dator Oiartzungo III. Kirol Astea. Aste oso bat iraungo du aurten, asteburura luzatuta, jarduera praktiko gehiago egin ahal izateko.

Hilaren 10etik 17ra ospatuko dute, eta mendizaleen, raketisten, txirrindularien eta beste hainbat kirolarien lana beste ikuspuntu batetik ikusteko aukera egongo dela ziurtatu du Oiartzungo Udalak. Herriko eragileekin batera elkarlanean aritu dira, kirolaren baloreak ahal bezain beste hedatzeko asmoz.

Kirol Saria banatuko dute aurten ere bai. Kasu honetan, Karrikako Artaso elkarteari emango diote. Modu horretan, urteetan zehar xanistebanetako auzoen arteko sokatira proba antolatzen egiten duten esfortzua eskertu nahi diete. Oiartzungo Kirol Aholku Kontseiluak aukeratu du saritua, herritarrek helarazi dizkieten proposamenen artean aukeratuta.

Hilak 10, larunbata

  • 09:00etatik 13:00etara, Eskola Kirolako jardunaldia: BTT.
  • 16:00etan, Eskola Pilota: Xistera probaketa (Haurtzaro ikastolako pilotalekuan).
  • 16:30ean:, BTT proba Txaran.
  • 17:00etan, Antzinako eta gaur egungo jolasak, familientzat, Doneztebe plazan.

Martxoak 11, igandea

  • 08:30ean, Eskolarteko XXXI. Mendi Ibilaldi Neurtua (izena martxoaren 8a baino lehen eman behar da e-posta bidez).

Martxoak 12, astelehena

  • 08:15ean, Igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
  • 10:00etan, Abittu jarduera fisikoaren orientazio zerbitzuaren aurkezpena, kiroldegian.
  • 13:30etik 20:45era, Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
  • 15:00etan: elikadura osasuntsua eta bizitza aktiboaren inguruko kafe-tertulia, gurasoentzat, Abaraxka ludotekan.
  • Eskola Pilota Txapelketako hasiera, Elizalde eta Haurtzaroko pilotalekuetan.

Martxoak 13, asteartea:

  • 08:15ean, igeriketa probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
  • 11:00etatik 17:00etara, zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra, Txara parkean.
  • 13:30etik 15:45era, Ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
  • 18:00etan, hip-hop erakustaldia, Kontzejupean.
  • 19:00etan, Ameriketan bizikletan emanaldia, Ainhoa Perez de Nanclares eta Koldo Zubizarretaren eskutik, udaletxeko areto nagusian.

Hilak 14, asteazkena

  • 13:30etik 20:45era, ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
  • 16:45ean, gimnasia akrobatiko erakustaldia, Kontzejupean.
  • 17:00etan, bizikleta mekanika eta ginkana, Beheko Plazan.
  • 18:00etan, mendi buelta korrika, LH3tik DBH 2. mailako haurrentzat, Haurtzaro Ikastolatik.
  • 19:00etan, Raketistak lehen eta orain dokumentalaren emanaldia eta mahai-ingurua, udaletxeko areto nagusian.

Hilak 15, osteguna

  • 11:00etatik 17:00etara, zirkuitu bio-osasungarriko gailuen erabilerari buruzko tailerra, Txara parkean.
  • 13:30etik 15:45era, ciclo indoor probatzeko ate irekiak, Elorsoro kiroldegian.
  • 18:00etan, zumbakids saioa, Doneztebe plazan.
  • 19:00etan, Everesteko gailurra neguan eta oxigenorik gabe igotzeko saiakerei buruzko hitzaldia Alex Txikonekin, udaletxeko areto nagusian.

Hilak 16, ostirala

  • 18:00etan, herri kirol jardunaldia, Done Eztebe plazan.
  • 20:00etan, III. Kirol Sariaren ekitaldia eta Oiartzungo kirolarien mahai-ingurua: Artaso Elkartea (sokatira), Egoa Alvarado (crossfit-), Oiarpe (pilota) eta Jon Otegi (sega).

Hilak 17, larunbata

  • 09:00etan, mendian korrika, Uztapide plazatik abiatuta.
  • 16:00etan, palaz eta eskuz, Kirol Asteko Txapelketako finalak, Haurtzaro Ikastolako pilotalekuan.
Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend