‘Atte hil aurretik’, antzerkizaleen martxoko proposamena

Beheko Larraine antzerki taldearen lana igandean ikusteko aukera izango da
atte hil aurretik

‘Atte hil aurretik’-en aktore bakarrak hartzen du parte: Miren Tirapuk.

Oiartzungo Antzerkizale Elkarteak hilean behin, gutxienez, antzerki talde bat ekartzen ekartzen du Oiartzunera. Martxoko antzezlana datorren igandean, hilak 11, izango da.

Beheko Larraine antzerki taldea hurbilduko da, Atte hil aurretik obra taularatzeko. Miren Tirapu hiru pertsonaiaren azalean sartzen da, Maika Etxekoparren zuzendaritzapean. Ane da protagonista nagusia. Amona Maxusek ipuin berbera kontatzen zion, gauero, baina bi hilabete daramatza hura entzun gabe.

Inauteriak iritsi dira eta Erremosene baserrian ospatuko ditu, urtero bezala. Amonaren hutsuneak eta inauterien zirrarak Ane hunkituko dute, eta ipuin haren benetako esanahia zein den aurkitzen du…

Ohi bezala, antzezlana udaletxeko pleno aretoan izango da, 19:00etan hasita. Sarreren prezioa bost eurokoa izango da.

Ez dago ekarpenik

Egin iruzkin bat

*

*


*

 

Albiste irakurrienak

Send this to friend