Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

Portuko Plan Berezia onartu dute

Mugarritzat jo dute akordioa Markel Olanok eta Marisol Garmendiak; EH Bildurentzat, plana "kosmetika" hutsa da.

olatz mitxelena
Pasaia
2018/03/13
Bi urteko prozesu luze eta korapilatsu baten ondoren Portuko Plan Berezia onartu dute gaur Gipuzkoako Foru Aldundian. Akordioa erdietsita agerraldia egin dute ahaldun nagusi Markel Olanok eta Lurralde eta Mugikortasun diputatu Mari Sol Garmendiak “Gipuzkoar guztientzat baina bereziki pasaitarrentzat oso egun garrantzitsua” dela goraipatuz. Zehaztu dutenez, planak 10 hektareako zonaldearen biziberritzeari zabaltzen dio atea, Gomistegin hasi eta Ondartxoraino. Gomistegin eta Ondartxon lanak martxan daudela gogorarazi dute agerraldian, hurrengo urratsak zeintzuk izango diren zehazteko. Arau subsidiarioen aldaketa Adin Berri izendatu duen egitasmoa nabarmendu du Olanok epe motzean ekitekoen artean, Trintxerpeko Hospitalilloan eraiki nahi duten adinekoen egoitzari erreferentzia eginez. Toki berean lur azpiko aparkalekua eraikitzeko asmoa dutela gogorarazi dute baita ere, eta Lurralde eta Mugikortasun diputatu Marisol Garmendiak jakinarazi du, proiektuari ekin ahal izateko Pasaiako Udalak  arau subsidiarioak aldatu beharko dituela. Bi edo hiru asteko epean arkitekto lantaldeak aukeratzeko pleguak aterako direla iragarri du Garmendiak, eta datorren urteko lehen sei hilabetekoan lanak esleitzeko konpromisoa hartua dutela jakinarazi du, legealdi bukaerarako lanak martxan egon daitezen. Erakunde arteko batzordea Lanak koordinatu eta ardurak banatzeko erakunde arteko batzorde bat martxan jarri dutela iragarri dute, baita ere, gaurko agerraldian. Esan dutenez, lehen bilkura egin dute jada. Portu Agintaritza, Pasaiako Udala, eta aldundia bildu dira aipatu batzordean, baina kazetarien galderei erantzunez etorkizunean gaian inplikatuta dauden beste erakundeak batzea espero dutela argitu dute. Izan ere, finantzazioaz ere galdetu diete kazetariek, eta biziberritzerako proiektu integralak erakunde denen inplikazioa beharrezkoa duela argitu dute interpelatuek. Esan dutenez, aldundiak, urtero “gutxienez 6 milioi euro” inbertitzeko asmoa du. Kopurua, edonola ere, ez da nahikoa aurreikusita dituzte egitasmoak aurrera ateratzeko, eta oraingoz ez dute bestelako kopururik zehazterik izan. Proiektu osoaren amaiera dataz galdetuta ere, zehaztasun handirik ez. Hori bai, “2012erako proiektu osoaren mugarri nagusiak” eginak egotea aurreikusia dutela jakinarazi du Olanok. Estrategia globala eta zubigintza Gobernua lortutako akordioarekin “harro” dagoela nabarmendu nahi izan du, bide batez, Garmendiak, aldundiak “zubigintzan” egin duen lana agerian jarriz, eta gaur onartu duten plana hasiera batean aurkeztu zena baino askoz plan hobea dela iritzita. Zentzu horretan eragile denen ekarpenak eskertu ditu, Giport-enak zein Pasaiako Udalarenak, eta baita kirol elkarte eta bestelako entitateenak. Biziberritzerako estrategia, “estrategia globala” dela nabarmendu nahi izan du, era berean, Garmendiak, eta poza agertu du, Plan Bezeriak hiri erabilerarako eremuak leheneratu ez zik, portuaren jarduera ekonomikoa berraktibatzeko baliagarria izango dela baietsita. Zentzu horretan kaiko Herreran Portuak jarduera industriala indartzeko pabiloi berriak eraikiko dituela iragarri du diputatuak. Bide beretik, aldundiaren estrategia eta Orasoaldearena eskutik doazela adierazi du, eta datozen asteetan, eskualdeko gainontzeko udalekin adostutakoen berri emango dutela iragarri du. EH Bildurentzat “kosmetika” hutsa Dena, hala ere, ez da kontsentsua. EH Bilduren iritziz, Foru Aldundiak gaur onartu duen “plana kosmetika hutsa” da. Koalizio abertzalearen iritziz “Plan Berezi honek, inoizko datu txarrenetan dagoen Portuari ez dio aukera berririk irekitzen” eta, are gehiago, badia inguruan bizi direnen bizi baldintzak ez direla hobetuko salatu du. Zentzu horretan, portuak urtetan erabili ez dituen lurrak harentzako gorde eta, aldiz, herritarren nahiari bizkar ematen zaiola salatu dute, Herrera Herrira Herri Plataformak landu eta adostutako ordenazio proposamenari erreferentzia eginez. Horrez gain, hainbat herritar, udal eta gizarte eragilek planaren kontra aurkeztutako alegazioak aintzat ez hartzea gaitzetsi du EH Bilduk. Salatu dutenez, “Pasaiako Portuko Agintaritzak aldundiari eskatu zion udalek eta herritarrek Pasaiako Portuko Plan Bereziari egindako alegazioen aurkako erantzuna eman zezala” eta gaur diputatu kontseiluak hala egin duelako kexu agertu dira. EH Bilduk “inguruko udalekin eta herritarrekin errespetuzko elkarbizitza eta harremanak dituen portu moderno baten aldeko apustua” berretsi du gaur.                      
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.