Gure Esku Dagok ekainaren 10eko giza kate handia aurkeztu zuen igandean.
2.000 lagun biltzea Itziar eta Zumaia lotzeko. Hori da Errenteria-Oreretako GED Gure Esku Dago plataforma herritarrak ekainaren 10erako duen erronka. Izan ere, egun horretan egingo da GEDek antolatuta, Donostia, Bilbo eta Gasteiz hiriburuak erabakitzeko eskubidearen alde batuko dituen giza katea erraldoia, eta pasa den igandean egin zuen aurkezpen ekitaldia Errenteria-Oreretako Gure Esku Dagok.
Musika, dantza, poesia eta bideo emanaldiarekin gozatzeko aukera izan zuten Niessen auditorioa ia leporaino bete zuten parte hartzaileek. Ainara Lasa, Arkaitz Miner eta Ixiar Otegik musikatutako Gatoz, Gara, Goaz olerkiak, iragana, oraina eta etorkizuna kokatzeko baliatu zuten, eta Naiara Gagok eta Josu Mitxelenak aurkeztu zuten ekitaldia. GED dinamikaren 2013tik honako ibilbidearen errepasoa eginda, inoizko ekimenik handiena aurkeztu zuten: ekainaren 10eko giza katea. Erabakitzeko eskubidearen alde egin zuten Gagok eta Mitxelenak: “Herri bat gara. Erabakitzeko eskubidea dugu. Herritarron garaia da. Hiru oinarri horietatik abiatu zen Gure Esku Dago 2013an”.
Oinarri horiek sendotzeko eta elikatzeko garaia dela orain erantsi zuten, “Herritarron Itunean jaso nahi ditugu erabakitzeko ditugun arrazoiak, arloz arlo, hain zuzen ere 2.019 arrazoi bildu nahi ditugu, zubiak elkarrekin eraikitzen baditugu, edukiak eta helburuak sokadantzatzen baditugu, 2019 erabakitzeko urtea eta urte erabakigarria izango dela uste dugulako”.
Kattalin Aizkorretak eta Unai Oiarzabalek Errenteria-Oreretari giza katean egokitutako leku eta kilometro kopuruaren berri eman zuten. Itziar-Zumaia bitarteko 4 kilometro betetzea egokitu zaie errenteriarrei, eta helburua lortzeko 2.000 lagun behar dituzte. Txalo zaparradarekin hartu zuten bildutakoek berria. Hemendik eta ekainera ez dute lan makala izango lagun horiek guztiak biltzeko, baina ari dira, eta horren harira, herritarrak ekimenean modu aktiboan parte hartzera deitu zituzten, eta ahalik eta azkarren izena ematera. Horretarako, GEDen webgunean, eta iniziatibak Maria de Lezo kalean duen egoitzan egin dezakete. Lokala astelehenetik ostiralera izango da zabalik 18:00etatik 20:00etara. Ardura hori beregain hartu duten pertsonen bidez ere ahal izango dute interesdunek izena eman. Izen ematearekin batera 5 euro ordaindu beharko dira giza katea finantzatu ahal izateko. Horren trukean, zapia jasoko dute, “bertan erabaki nahi izatearen arrazoia idatzi beharko du norberak”.
Aurkezpen ekitaldiaren amaieran, Arkaitz Anza eta Itxaso Otaegik hartu zuten hitza azaltzeko giza kateak Euskal Autonomi Erkidegoko hiriburuak batuko dituen arren, gainontzeko herrialdeetan ere lanean dihardutela: “Gure Esku Dago Euskal Herri osoan eragiteko jaio zen eta horretan jarraituko dugu, baita Nafarroa Garaian, Baxenafarroan, Lapurdin eta Zuberoan ere, lurralde denetan erabakitzeko eskubidea gauzatu dadin baldintzak sortuz, tokian tokiko herritarren borondatea, errealitatea eta erritmoa errespetatuta, baina beti eskuak zabalik eta lanerako prest”.
Egungoa, “momentu historikoa” dela nabarmendu zuten, izan ere, 2018a erabakitze eskubidea fase berri baten atarira eramateko urtea izango omen da: “Errepikaezina den testuinguru politikoa bizi dugu egun, herritarren, instituzioen zein nazioartean urratsak ematen ari diren honetan ekaitz prefektua sor baitaiteke erabakitzeko eskubidearen alde”.
Azken berriak
Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.
Hasi saioa HITZAkide gisa
Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.
HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA
Zure kontua ongi sortu da.
Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.
Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.