Elorsoro kiroldegitik aterako da, eta bi orduko txangoa egingo dute; Oiartzungo, Lezoko eta Pasaiako kiroldegietan eman daiteke izena
Bastoiekin egiten da nordic walking-a. Oiartzunen kiroldegikoek utziko dituzte.
Nordic walking kirola ezagutarazteko txangoa prestatu dute datorren larunbaterako (hilak 24). Elorsoro kiroldegian hasi eta bukatuko da ibilaldia, eta bi ordu iraungo ditu. 08:00etan eta 10:00etan bukatuko dute.
Herriko kirol instalazioak kudeatzen dituen BPXport enpresak antolatu du txangoa. Aurretik Pasaian eta Lezon ere bai egin dute, eta orain Oiartzunen txanda da. Jakinarazi dutenez, mundu guztiarentzako moduko ibilbidea izango da, eta Oiartzungoan ez ezik, beste bi udalerrietako kiroldegietan ere eman daiteke izena.
Nordic walkinga bastoiekin ibiltzea da —larunbatean BPXportekoek utziko dituzte bastoiak—. Gorputzeko giharren %90 mugiarazten ditu, modu leun batean. Bizkarra zuzen dela ibili behar da, urrats ez luzerik ez motzik eman gabe, eta besoak ahal bezain beste luzatu behar dira.
Ea larunbatean eguraldiak laguntzen duen eta nordic walking saioa ez den oso
nordic izaten…