‘Libia’ ontzia Castroko estropadan.
45 traineruk parte hartuko dute larunbatean Pasaian jokatuko den X. San Pedroko Test Estropadan. 16:30etik hasita, hiru estropada jokatu dira: Beteranoena lehenbizi, emakumeena ondoren, eta mutilena azkenik.
Beteranoen estropadan zortzi ontzi lehiatuko dira, tartean Oiartzungo bi. Emakumeen estropadan, berriz, zazpi traineru, eta tartean, noski, Hondarribi, Hibaika eta San Juan.
Mutilen estropadan, azkenik, 29 ontzi ariko dira lehian. San Pedro
Libia eta
Kalparrarekin lehiatuko da, eta San Juanek ere A eta B taldeak uretaratuko ditu. Hondarribia ere lehiatuko da, eta estropada irabazteko faboritoen artean da.