Udaran hezitzaile lanetan ibili nahi dutenek e-posta bidez bidali beharko dute curriculuma
Bi txandatan egingo dituzte udalekuak.
Uztailaren 2tik 30era arte egingo dituzte aurtengo Oiartzungo udalekuak, udalak eta Abaraxkak antolatuta. Bertan lan egingo duten begiraleen bila ari dira; interesa dutenek
e-posta bidez jarri beharko dute harremanetan.
Jakinarazi dutenez, begirale titulua, EGA, gizarte zientzien arloko ikasketak (magisteritza, psikologia, pedagogia, gizarte hezkuntza…) eta oiartzuarra izatea baloratuko dituzte.
Oiartzungo udalekuak lau eta hamabi urte artean dituzten haurrei zuzenduta daude. Pasa den martxoaren 23an itxi zuten izena emateko epea.