Udaberrian antzerkia nagusi Lezon, 'Ergela'-tik, Orratxen bi hamarkadetara
Antzerkia izango da Lezoko kultur agendaren barruko kultur adierazpide nagusia udaberrian zehar. Heldu nahiz haur, denentzako eskaintza zabala da.
- Hilak 13, ostirala. 17:30ean, Gezalan. Xalto ta Xuplente taldearen Pupurri pupurri lana. Doan.
- Hilak 15, igandea. 20:00etan, Gezalan, Tzitzina Teatroren La zanja. Zortzi euro.
- Hilak 22, igandea. 20:00etan, Gezalan, Txalo Produkzioak taldearen Ergela. Zortzi euro.
- Hilak 25, asteazkena. Euskarazko literatura taldeko kideek solasaldia egingo dute, Alaine Agirreren Odol mamituak lanarekin. 18:30ean bilduko dira, liburutegian.
- Hilak 27, ostirala. 17:30ean, haurrentzako antzerkia Gezalan: Zu eta ni sudurluze bi. Doan da.
- Hilak 29, igandea. Murixkak antolatuta, Dantzari Txiki Eguneko ekitaldiak (11:30ean hasiko dira) herritik zehar.
- Maiatzak 6, igandea. 20:00etan, Gezalan, Dudas razonables antzerkia eskainiko du Banarte Antzerki Taldeak. Bost euro.
- Maiatzak 11, ostirala. 17:30ean, Gezalan, haurrentzako saioa Etxean goxo ikuskizunarekin. Doan.
- Maiatzak 13, igandea. 20:00etan, Gezalan, Marie de Jonghen eskutik, Izar antzezlana. Helduek 8 euro, haurrek 3.
- Maiatzak 29, asteartea. P.G. Wodehouse-ren ¡Gracias, Jeeves! liburuari buruzko literatur solasaldia liburutegian. 18:30ean hasiko da.
- Ekainak 2, ostirala. 16:30etik 18:00etara, Gezalan, Gartxot animaziozko filmaren emanaldia; 18:15ean, Asisko Urmeneta zuzendariarekin marrazki bidezko solasaldia.
- Ekainak 9, larunbata. 22:00etan, Markesanen. Orratx Antzerki Taldearen kale ikuskizuna Markesanen, Gau festa izenekoa. Taldearen 20. urteurrena ospatzeko emanaldia da. Doan.
- Ekainak 15, ostirala. 17:30ean, Gezalan, Orratx Ttiki taldearen eskutik Bagatelaren armak saioa, doan.