Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kirola

"Bada garaia, ilusioa eta kemena erakusten duten pertsonei bidea irekitzeko"

Touring Kirol Elkarteko Futbol Eskolako gurasoek agerraldia egin zuten atzo arratsaldean Touring Berria Plataformari babesa erakusteko.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/04/17

50 guraso bildu ziren atzoko agerraldira Fanderiako Futbol zelaiaren harmailetan.

Touring Kirol Elkarteko Futbol Eskolako gurasoek agerraldia egin zuten atzo arratsaldean. Kezkatuta daude futbol eskolaren, eta oro har, Touring elkartearen egoerarekin, eta atzoko agerraldiaren bidez babesa erakutsi diote bildutakoek Touring Berria plataformari. Azken horrek ezohiko batzarrera deitu ditu ostegunean (hilak 19) 19:30ean Reina aretoan Touring elkarteko bazkideak, plataformak egungo zuzendaritza taldeari aurkeztu dion mozio zentsura eztabaida dezaten. Sinadura bilketa egin dute futbol eskolako gurasoen artean, eta emaitzarekin pozik azaldu dira. Izan ere, 100 haur ari dira egun Touring KEko Futbol Eskolan eta 149 sinadura bildu dituzte gurasoen artean. Horren harira, zoriondu egin dituzte gurasoak, “egindako lanarengatik eta lortutako sinadurengatik”. Ascen Etayok eta Elena Arnedok irakurri zuten euskaraz eta gazteleraz, hurrenez hurren, gurasoen idatzia. Touring Berria plataformari “sostengua” adierazi diote, “gure ustez Touring Berria plataforma aukera paregabea izan daitekeelako Futbol Eskolan eta bide batez elkarte osoan norabide aldaketa sakona eragiteko”. Egungo zuzendaritza “immobilismoan” kokatuta dagoela salatu dute eta azken urteetan Futbol Eskolak bizi duen “egoera tamalgarriari” aurre egiteko gaitasun eza leporatu diote. Harago jo dute eta gutxieneko neurri zuzentzaileak martxan jartzeko prest ez egotea egotzi diote egungo zuzendaritzari, eta horren adibide, gurasoek aurkeztutako urgentziazko txoke planari muzin egin izana jarri dute: “Horiek guztiek, Touring Berria plataformari babesa emateko garaia iritsi zaigula pentsatzera eraman gaituzte. Sinesgarritasuna duen lan egitasmo bat aurkeztu digute”. Plataforma berria, gainera, ilusioa sortzen ari dela jokalari, guraso, zale, bazkide eta herri osoarengan diote gurasoek, “eta ez hori bakarrik, bere inguruan jende prestatua biltzen ari da horrelako erronka bati zuzentasunez aurre egiteko. Dudarik gabe, bada garaia ilusioa eta kemena erakusten duten pertsonei bidea irekitzeko”. Dirua Futbol Eskolan inbertitzeko beharra Kezka ez dela orain piztu azaldu dute bildutako gurasoek. Duela hiru hilabete eratu zen gurasoen taldea futbol eskolan zegoen arazo estrukturalari erantzuna eman asmoz Eusebio Lasa gurasoetako batek azaldu duenez, “jabetu ginen egungo zuzendaritzak ez zuela inolako asmorik arazoari erantzuteko, orduan gurasoek  pausoa aurrera eman genuen eta agente aktibo gisa kokatzea erabaki genuen, eta gainera era positibo batean. Gure planteamendua beti izan da ildo berriak irekitzea eta horregatik txoke plan bat aurkeztu genion zuzendaritzari, eta beraien aldetik oso erantzun eskasa jaso genuen. Plataforma berriarekin ere bildu gara, aurrera begirako ildoak eta ikuspegiak konpartitu ditugu. Ilusioa eta gauzak beste era batera egiteko aukera eskaintzen dutela ikusi dugu, eta argi eta garbi, gurasoen batzarra bilduta plataforma berriaren aldeko apustua egin dugu”. Futbol Eskolaren gabezia nagusiak aipatu ditu Lasak, ondoren. Zuzendaritzak ez duela benetako apustua egiten futbol eskolaren alde sinistuta daude gurasoak, “futbol eskolatik hartzen den diruaren zati handia bat zuzendaritzak elkarteko beste arlo bateko zuloak estaltzeko erabiltzen du. Lehenengo eskaera hori izan da, gurasoek futbol eskolan seme-alabak izateagatik ordaintzen duguna futbol eskolan inbertitzea”. Esperientzia duten entrenatzaileak ere eskatu dituzte gurasoek, “futbol eskolan dauden entrenatzaile gehienak oso gazteak dira, eta horrek ondorio bat dauka haurren hezkuntzan eta kirolaren hezkuntzan. Hori bigarren eskaera, eskarmentua duten entrenatzaileak izatea, gutxienezko prestaketa bat dutenak kirol arloan gure seme-alabekin aritzeko”. Txoke planaren elementu nagusiak izan dira bi horiek, ez ordea bakarrak, zuzendaritza eta gurasoen batzarraren arteko elkarrizketarako eremu bat  zabaltzea ere eskatu dute. Etziko ezohiko batzarrean zer gertatuko den ez dago jakiterik, itxaropena ordea, badute gurasoek, “ahalik eta bazkide gehien parte hartzea, eta gehiengoak gainera aldaketaren alde egitea, ilusioa eta egiteko beste eredu baten alde egitea espero dugu”.    
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.