Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

Inbertsioak egiteko bi milioi euro hitzartu dituzte Oarsoaldeko udalek eta aldundiak

Inbertsio horien zati handiena Errenteriak eta Pasaiak jasoko dute. Horren barruan, Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatiarentzat diru partida dago.

Urko Etxebeste Petrirena
Errenteria-Orereta,Lezo,Oiartzun,Pasaia
2018/04/17
aldundia.alkateak

Oarsoaldeko alkateak eta aldundiko ordezkariak, atzo, hitzarmenaren aurkezpenean.

Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Oarsoaldeko lau udalek hitzarmena sinatu zuten atzo, 1,95 milioiko inbertsioak egiteko eskualdean. Udalek proposatutako hainbat jarduera dira diru hori jasoko dutenak. Aldundiak adierazi duenez, hitzarmena “Pasaiako badiaren leheneratze integralerako eskualde estrategiaren barruan” kokatzen da. Kopuru horretatik 839.675 euro Errenteriako Udalak jasoko ditu. Galtzarabordako udal kiroldegian energia kontsumoa murrizteko eta argiteria adimenduna instalatzeko, Galtzarabordan igogailu publikoa eraikitzeko, Alabergan bizikleten bidea eraikitzeko, eta kultur ekipamenduetan inbertsioak egiteko erabiliko dute. Pasaiak 700.000 euro jasoko ditu hitzarmenaren bidez. Donibaneko gaztelekuan eta Trintxerpeko Euskadi etorbideko igogailuan birgaitze lanak egiteko, Donibaneko hirigune historikoko igogailuen sarrerak hobetzeko, Gran Sol kaleko (Trintxerpen) bide larrialdiko pisua egokitzeko, edo besteak beste, Antxoko topoko arkuak berreskuratzeko erabiliko dute. Lezoko inbertsioa, 230.000 eurokoa, Lezo-Donibane bidegorriaren bigarren zatia (lehena egina dago; hiru zatitan banatu dute obra) egiteko erabiliko dute. Aldi berean, Altamirako igogailuko lanak ere finantzatuko dira diru zati horrekin. Oiartzunera 185.000 euroko partida bideratu dute. Arditurriko bidegorrian Oiartzungo Udala egiten ari den hobekuntzak lagunduko dituzte diru horrekin, besteak beste, bertan dauden tunelak hobetzen. Markel Olano ahaldun nagusiaren arabera, Pasaialdea “zonalde estrategikoa eta boteretsua da etorkizunera begira gure lurraldearentzat, eta legealdi hasieran gure gain hartu genuen hitzarmena betetzen ari gara”. Bide horretan, Pasaialdeako Kudeaketa Plan Estrategikoa 2015-2019 egitasmoa, nahiz Portuko Plan Bereziaren onarpena kokatu ditu Olanok. Eta horien barruan, zehaztasunetan sartuz, Pasaian egin asmo den Adinberri adineko pertsonei zuzendutako zentroa, eta horren inguruan izango den berrikuntza gunea nabarmendu ditu ahaldun nagusiak. Hala, legealdi honetan aldundiak Pasaian 7,8 milioiko inbertsioa egin duela jakinarazi du Olanok. Marisol Garmendia Mugikortasun eta Lurralde Antolaketarako diputatua ere izan zen hitzarmenaren sinadura ekitaldian. Haren esanetan, aldundiak Oarsoaldeko herritarrekin duen konpromisoa indartu egin du hitzarmen berri horrekin, “akordioen eta adostasunaren gaineko estrategia jarri dugu abian, ez bakarrik udalekin, baita gainerako erakunde eta eragile ekonomiko eta sozialekin ere. Gauzak bide onetik doaz”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.