Palista oiartzuarrak eta bere bikoteak txartela lortu dute asteburuan; Mitxelena eta Berebide ere bai hurrengo fasean egongo dira
Zutik, Sarobe, Martinez, Toledo epailea, Galdos eta Lasarte. Makurtuta, Urreaga, Arregi, Maneiro eta Aizkorreta.
Asteburu luzea aprobetxatu dute Euskal Herriko Pala Txapelketa Irekiko antolatzaileek. Izan ere, hamabost partida jokatu dituzte Madalensoron, eta horietako hirutan oiartzuarrek hartu dute parte. Zortea ezberdina izan zen denentzat. Nesken txapelketan, Galdos oiartzuarrak eta Lasarte bikoteak finalerdietarako txartela eskuratu zuten, Martinez eta Saroberi estuasun handirik gabe irabazi ondoren.
Mutiletan, berriz, Bigarren Mailako Mitxelena eta Berebidek final laurdenetarako sailkatzea lortu dute. Beren partida galdu zuten —ordu eta erdi inguru iraun zuren—, baina txapelketan zehar egindako tantoei esker lortu dute pasatzea. Beste bi bikotek ere hala lortu dute tokia hurrengo fasean. Ifrentzua, berriz, Ortega eta Rotetarena, Hirugarren Mailan. 25-23 galdu zuten, eta agur esan diote aurtengo ekitaldiari.
Mutilen ligaxka atzean utzita, datorren asteburuan hasiko dira kanporaketak. Hurrengoan, berriz, finalerdiak jokatuko dituzte, eta azkeneko partidak hilaren 19an izango dira. Pasa den asteburuko partiden emaitzak ikusteko,
klikatu hemen. Datorren asteburuko kartelera, berriz,
hemen ikus daiteke.