Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Kultura

ARCO-k kendu zuen Santiago Sierraren artelana, Errenterian ikusgai

Santiago Sierra artistaren Preso politikoak gaur egungo Espainian artelana ikusgai izango da Reina aretoan ostiraletik hilaren 26ra arte.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/08

Santiago Sierraren artelana Reina aretoan izango da ikusgai. Argazkia: CAOS EN LA RED

Santiago Sierra artistaren Preso politikoak gaur egungo Espainian artelana ikusgai izango da Reina aretoan ostiraletik hilaren 26ra arte. Sierraren lana, Madrilgo nazioarteko arte azoka den ARCOren 37. aldian egin zen ezagun, feriaren arduradunek kentzea erabaki zutenean, ARCOren zuzendari Carlos Urrozek berak, desegokitzak jo zuen artelana. Ezinegona sortu zuen erabakiak, eta adierazpe askatasunaren gaineko polemika handia sortu. Bertatik Lleidara heldu zen Sierraren artelana. Arrakasta handia izan du bertan, eta 7.000 lagunetik gora bisitatu dute. Bartzelonara ere eramango dute, baina aurretik Errenteriak toki bat lortu du lanaren zirkuituan eta Reina aretoan erakutsiko dute Sierraren lana. Helga de Alvear galeriarekin harremanetan jarri zen udala lana erakusteko udal instalazioak eskaintzeko, eta galeriak onartu egin du, bertan doan erakustea. Preso politikoak gaur egungo Espainian artelanean besteak beste, politikari katalanen, Solidari@s talde ekologistako kideen, La bruja y Don Cristobal lanagatik atxilotu eta epaitu zituzten titiriteroen, Egin egunkariko zuzendaritza taldeko kideen, eta Altsasu eta Errenteriako gazteen argazkiak bildu ditu Sierrak. Udalak artelanaren edukia ez duela baloratu esan du, “ulertzen dugu jarrera kontrajarriak eragin ditzakeela, batzuk aldekoak eta beste batzuk kontrakoak. Baina zalantzarik gabe adierazpen askatasuna edozein gizarte demokratikoren zutabeetako bat da. Zentzu horretan, artelan bat zirkuituetatik desagerraraztea, deserosoa izan daitekeelakoan, demokrazia bera ahultzen du eta zuzenbide marko bermatzailearen aurka doa”. Horregatik erabaki duela udalak artelana erakustea esan du, “adierazpen askatasunaren defentsa argia eginez”. Astelehenetik ostiralera 17:30 20:30era izango da zabalik Reina aretoa, larunbatetan 11:00etatik 14:00etara eta 17:30etik 20:30era, eta igandeetan 11:00etatik 14:00etara. Ostiralean zabalduko dute, eta 19:00etatik aurrera izango da zabalik egun horretan.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.