Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Gizartea

30 eragilek bat egin dute jada Jaizkibelgo eremu militarraren kontrako martxarekin

Martxa igandean izango da, 09:30ean Gurutze Santuaren plazatik abiatuta. 11:00etan iritsiko dira eremura, han hamaiketakoa eta ekitaldia egingo dituzte.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo,Pasaia
2018/05/09
jaizkibel.martxa.aurkezpena

Igandeko martxara deitzeko atzo egindako agerraldiaren irudia.

Hilaren 13an (igandea), 09:30ean eta Lezoko Gurutze Santuaren plazatik abiatuta, Jaizkibelen tiro eta maniobra militarrak egiten diren eremura mendi martxa antolatu dute Oarso Bidasoko hainbat eragilek. Hirugarrenez egingo dute martxa. 11:00ak inguruan iritsiko dira eremu horren sarrerara, han hamaiketakoa eta ekitaldia egiteko. Jada, Oarsoaldeko eta Bidasoko 30 eragilek bat egin dute iniziatibarekin. Atxikimendu gehiago iritsiko dira. Atzo arratsaldean egin zuten martxaren aurkezpena Lezoko plazan. Bertan, martxa babestu duten eragileetako ordezkariak izan ziren. Horiek, euren lan esparrutik eremu militarraren kontrako arrazoien berri eman zuten, baina ideia bat nabarmen gelditu zen: Jaizkibelek bere osotasunean herriena eta herritarrena izan behar duela, hortaz, eremu militarrik ez dutela nahi. Mendiaren %18aren kudeatzaile da Espainiako ejerzitoa (Pasaiak mendian duen jabetzaren erdia, udalerri osoaren herena), eta duela gutxi jakin denez, Espainiako Gobernuak “defentsarako interes nazionaleko eremu” izendatu du mendiaren zati hori Errege Dekretu bidez. Hori bakarrik ez: militarren erabilerarako izango diren hainbat azpiegitura egin dituzte, eta horiek mendian kalteak eragin dituztela ziurtatu dute. Lizentziarek gabeko obrak izan direla zehaztu dute martxaren deitzaileek, gainera. Oraingoz martxari baiezkoa eman dioten eragileen nolakotasuna askotarikoa da: mendi taldeak daude, alderdi politikoak, emakume taldeak, gazte taldeak, kirol elkarteak, kultur elkarteak… Beheko zerrendan ikus daitezke den-denak. Eragileen iritziak Adibidez, atzoko agerraldian hitz egin zutenen artean Gure Esku Dago-ko kideak izan ziren. Etorkizunean herria nolakoa izango den irudikatzean, herritarren parte hartzearen bitartez iritzia biltzea dela euren zeregina aipatu zuten bertako kideek, eta defendatu zuten herritarrei galdetu behar zaiela ea militarren presentzia nahi ote duten. Ikuspegi feministatik ere ezezkoa eman zioten militarren zonaldeari, hainbat arrazoirekin. Esan zuten ejerzitoek gizon eredu indartsu, heteropatriarkal eta menperatzailea ezartzen dutela emakume ahul, inozo eta menpekoak irudikatuz, besteak beste. Hala, emakumeen askatasuna ukatzen duen edozein kritikatu behar dela esan zuten, esparru horretan militarrak daudelarik. Mendi taldeen ikuspegitik ere landu zuten prentsaurrekoan eremu militarrari ezezkoa ematearen argudio sorta. Hala, Jaizkibelen natura balioak aitortzeaz gain, mendiak herritarren neurrizko erabilerarako izan behar duela aldarrikatu zuten, Jaizkibel bertakoen nortasunaren “parte garrantzitsua” dela esatearekin batera. Gizarte ikuspegitik ejerzitoen gastuak gaitzetsi dituzte martxara deitu duten eragileek, “gizartearen beharrak asetzeko dirurik ez dagoela esaten diguten bitartean, aurrekontu militarrak sekula baino handiagoak dira”; Lezo herri intsumitua dela gogorarazi dute, eta horregatik bertako alkateak atxilotuak, epaituak eta zigortuak izan zirela; militarren jarduna mendian eta herrian “kaltegarria eta arriskutsua” dela nabarmendu dute aldi berean, eta oroitarazi dute mendiko azken sutea, 2014koa, Guardia Zibilak eragin zuela; eta eremu militarraren kontrako jarrera aktiboa 1983tik datorrela adierazi dute, orduko hartan militarren aurkako lehen akanpada egin zelako bertan; aldi berean, memoria historikoaren alorretik oroitarazi dute mendian behartutako lanak egin zituztela frankismoak zigortuek, 1939tik 1943ra, eta 1939an, eremu militarra bereganatzeko, hainbat desjabetze egin zituela Francoren erregimenak 1939an. Jasotako atxikimenduen zerrenda (behin-behineko zerrenda da) Xoxolur Mendi Taldea (Lezo), Girizia Mendi Taldea (Oiartzun), Trintxer Mendi Taldea (Pasaia), Trintxerpeko Klub Atletikoa (Pasaia), Itsas Mendi elkartea (Pasaia), Jaizkibel Geonature, Cuarto Mundo, Eguzki, Ekologistak Martxan, Lezoko Ekologi Taldea (Lezo), Lurraren Orena nekazari eta kontsumitzaileen taldea, Labore Irun, Hiritik At, Amankomuna Sarea, Txerrimuño (Lezo), Lakaxita (Irun), Lezoko Gazte Asanblada, Ernai, Lezoko Sorginak Emakume Taldea, Harremantxo Emakume Taldea (Pasaia), Su Txikian Emakume Taldea (Bidasoa), Etxetxo Memoria Historikoaren taldea (Lezo), Bixi-Bixi elkartea (Pasaia), Tiñelu elkartea (Lezo), Muara elkartea (Hondarribia), Lezoko Gure Esku Dago, Lezoko eta Pasaiako EH Bildu, Basari elkartea (Pasaia) eta Jaizkibel Mendi Taldea (Pasaia).
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.