Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Ingurumena

[Galeria] Militarrek Jaizkibelen lizentziarik gabeko lanak egin dituztela salatu dute

Jaizkibelen militarren erabilerarako hainbat lan egin dituzte, bertako zenbait zonalde kaltetuz. Espainiako Gobernuak "defentsarako interes nazionaleko eremu" izendatu du.

Urko Etxebeste Petrirena
Lezo,Pasaia
2018/05/09
jaizkibel.nagusia

Mendian egin duten pistetako bat.

Jaizkibelen militarren erabilerarako hainbat lan egin dituztela salatu dute iganderako eremu militarraren kontrako martxara deitu duten eragileek (09:30ean hasiko da, plazatik). Atzo egin zuten salaketa, hain zuzen, martxa hori aurkezteko agerraldian. Hori bakarrik ez. Apirilaren 28an Espainiako Gobernuak Errege Dekretua sinatu zuen Jaizkibel “defentsarako interes nazionaleko eremu” izendatuz. Izendapen horrekin, interes militarrak ingurumen babeserako legediaren eta ordenazio urbanistiko ororen gainetik jarri dituztela adierazi zuten atzoko agerraldian izan zirenek “hau da, ez dute naturgune batek merezi duen babesa zein gure udalerrietako hirigintza arauak errespetatzeko inolako asmorik”. Azken urteetan Espainiako ejerzitoaren “urraketak” areagotzen ari direla esan zuten atzoko prentsaurrekoan. Urraketa horietatik azkenetarikoak, militarren erabilerarako egin dituzten lanak: hondeamakinak erabiliz pista berriak egokitzen ari dira, lur mugimenduak egin dituzte, erreka bat eta bertako landaredia kaltetu dute, eta porlanezko plataforma berriak eraiki dituzte. “Hori guztia Pasaiako Udalean inolako lizentziarik eskatu gabe, eta horrelakoetan derrigorrezkoa den ingurumen azterketarik gabe”. Are gehiago. Eremu militarreko lurzoruaren azterketa batek jasota duenez, bertako lurra metal astunez kutsatuta dago, kromo, nikel, zink eta batez ere berun maila izugarri altuekin. Datu bat eman dute igandeko martxaren deitzaileek: “Berunaren kasuan, kutsatu gabeko eremu bateko berun maila 122 miligramokoa da lur kilo bakoitzeko; tiro zelaian, 1.800 miligramokoa izatera iristen da”. Jaizkibelen erabilera militarraren gainean erakundeak interpelatu nahi dituzte, jakin nahi dute zein den euren iritzia mendiaren erabilera militarrari buruz, “baita zer egiteko prest dauden ere natura 2000 gunea bermatze aldera. Uste dugu Espainiako Gobernuak ezarritako Errege Dekretuak erantzun bat behar duela”. Horren harira, igandeko martxan parte har dezatela eskatu diete herritarrei. Behekoak, herritar batek HITZAra bidali dituen argazkiak dira, Jaizkibelen militarrentzako egindako lanenak.
Jaizkibel mendia. Militarrentzat egindako lanak.

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

Zerbitzu Gida

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
BIDALI
 
Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.