Lezoko Mendekoste Jaiak gaur arratsaldean hasi dira, Itsas Festibalaren usainez blai dagoen badiatik iritsi da Zabarre Lezora.
Zabarre pirata, portura iritsi berritan.
Gaur arratsaldean hasi dira Lezoko Mendekoste Jaiak. Portutik iritsi da Zabarre pirata bere segizioarekin, Itsas Festibalaren uhinen laguntzarekin. Izan ere, badiaren sarrerako zatian dozenaka ontzi tradizional dabiltza hara eta hona, euskal eta nazioarteko itsas ondarearen berri ematen. Lezoko festekin bat egin du Itsas Festibalak, Zabarreri laguntza eman dio. Eta Zabarrek zainduko ditu jaiak bitartean lezoarrak.
Portutik Gurutze Santuaren plazara joan dira Lezoko festazaleak. Han hasi dira ofizialki jaiak, Aiora Intxaurrandieta Amiano eta Ioritz Intxaurrandieta Oiartzabalen pregoiarekin. Onena desio izan diete lezoarrei gaurtik igandera arte luzatuko diren festetan.
Gozatu lezoarrok!
Ondokoak, jaien hasierako irudiak dira: