Bilatu
Sartu
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Bilatu
  • Albisteak
    • Gaiak
      • Aisia
      • Ekonomia
      • Euskara
      • Gizartea
      • Hirigintza
      • Ingurumena
      • Jaiak
      • Kirola
      • Kultura
      • Politika
      • Udala
      • Orokorra
    • Herriak
      • Errenteria-Orereta
      • Lezo
      • Oiartzun
      • Pasaia
    • Generoak
      • Albisteak
      • Editorialak
      • Elkarrizketak
      • Erreportajeak
      • Iritzia
      • Kronikak
      • Publirreportajeak
  •  Multimedia
    • Argazkiak
    •  Bideoak
  • Agenda
    • Zerrenda
    • Hilabetea
    • Agendan parte hartu
  • Zozketak
  • Eskaintzak
  • Denda
  • ADIMEN ARTIFIZIALA
  • Zerbitzu gida
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
  • izan HITZAKIDE
  • nor gara
  • zozketak
  • eskaintzak
  • denda
  • hemeroteka
Sartu
Politika

"Ez dugu inpunitaterik eskatzen, justizia baizik"

Errenteria Irabazizek eta EH Bilduk epaiketa justua exijitu dute, bermeak izango dituena eta terrorismoaren akusazioa erabat arbuiatuko duena.

Ikerne Zarate Gartziarena
Errenteria-Orereta
2018/05/19
Errenteria Irabaziz eta Errenteria-Oreretako EH Bilduk elkartasuna adierazi diete datorren astelehen eta asteazkenean Espainiako Auzitegi Nazionalean epaituko dituzten gazteei, eta horien senide eta lagunei. Adierazpen bateratua egin dute gaur goizean bi alderdiek udaletxeko arkupeetan, eta “irmoki” salatu dute auziak duen “desproportzionaltasun juridikoa”. Agerraldian bildu diren bi alderdiek Iruñean jazotako kale istiluak errefusatu zituztela ekarri dute gogora, baita azken hilabeteetan hainbat eragile sozial, epaile eta alderdik, istilu horiek bere esparru juridiko konkretuan, epaitu eta ebatzi behar direla, “Iruñeko Auzitegian, hain zuzen ere” aldarrikatu dutela. Inpunitaterik ez dutela eskatzen nabarmendu dute, “justizia baizik” eta errugabetasun presuntzioa “beti errespetatu” behar dela erantsi dute, “kontrakorik frogatzen ez den bitartean, inor erruduntzat jo gabe”. Eskaera zehatza egin dute bi alderdiek, auzi horren gaineko konpetentzia “jurisdikzio arruntetara” itzularazi dezatela, “eta ez dadila Auzitegi Nazionalaren eskumenean geratu. Epaia legearen oinarrizko printzipio gidarietako baten interpretazioan kokatzea eskatzen dugu, hau da, garaiko errealitate soziala kontuan hartuta”. Epaiketa justua exijitu dute, bermeak izango dituena eta terrorismoaren akusazioa erabat arbuiatuko duena. Astelehenean Oreretako hiru gazteen eta Beasaingo gazte baten kontra abiatuko duten epaiketa, “Espainiako Estatuan areagotzen ari den inboluzio demokratikoaren” testuinguruan kokatu dute bi alderdiek, bestalde, “eskubide sozial eta oinarrizko askatasunei dagokionean ematen ari den atzeranzko joeran”. Legeak eta horien gaineko interpretazioak testuinguru horretan kokatu dituzte, “dinamika atzerakoi horren testuinguruan, hain zuzen ere. Horren adibide, mozal legea, Europan dagoeneko gogorrenetakoa den zigor kodearen gogortzea, edo salbuespen egoeren aplikazioa ditugu. Adibide garbienetakoa, Espainiako Konstituzioaren 155. artikuluan oinarrituta irekitako bidea”. “Autoritarismoak” ez duela amaierarik erantsi dute, “eskubide sozial eta oinarrizkoen galerara garamatza. Rap kantariak, tuiteroak, sindikalistak, politikoak edota herri eragileen atxiloketek erakusten dute hori”. Eskubide urraketa horien testuinguruan kokatu dute Ruben, Endika, Asier eta Julen, Errenteriako eta Beasaingo gazteen kontrako epaiketa, “salbuespen izaera duen Auzitegi Nazionalaren gisako tribunal batean egingo den epaiketa, judizialetik baino, politikotik gehiago duen tribunal batean, epaituko dituen ekintzak terrorismotzat kalifikatu dituen epaitegi batean. Argi eta garbi, Orereta-Errenteriako EH Bildu eta Errenteria Irabazizeko kideok partekatzen ez dugun ingeniaritza juridiko batek erabakita”. Kezka azaldu dute, “neurri atzerakoiek” ireki dezaketen norabidearekin: “Kezkatzen gaitu, herri honen historiak argi erakutsi digulako hasiera batean salbuespenez herritar talde bati aplikatzen zaiona, bere horretan larria dena, gizarte osora zabaltzen dela ondoren. Ez dezagun beste aldera begiratu, eta ez gaitezen neutralak izan galera demokratiko honen aurrean”.
Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).



Zerbitzu Gida

 

 

Agenda

Eguraldia

Iturria:tiempo.com

Azken 7 egunetako irakurrienak

 

 

Azken berriak

Harpidetu zaitez gure buletin irekira!
Astekarko eduki nagusiak, asteko albiste ikusienak, martxan ditugun zozketa eta egitasmoak, asteburuko egitarauen agenda eta askoz gehiago!
Ostiralero zure posta elektronikoan.

Harpidetu

Datuak ondo jaso dira. Eskerrik asko.

Izen-abizenak eta posta elektronikoa sartu behar dira.

Posta elektronikoak ez du formatu zuzena.

Arazo bat gertatu da eta ezin izan da izena eman. Jarri gurekin harremanetan mesedez eta barkatu eragozpenak (Akatsaren kodea:).

  • 943 34 03 30
  • oarsobidasoa@hitza.eus
  • Irun kalea 8, Errenteria-Orereta 20100
  • Nor gara
  • Argitalpen politika
  • Aniztasun politika
  • Pribatutasun politika
  • Cookieak
Babesleak:
Hasi saioa HITZAkide gisa

Saioa hasten baduzu, HITZAkide izatearen abantailak baliatu ahal izango dituzu.

HITZAkide naiz, baina oraindik ez dut kontua sortu SORTU KONTUA

Zure kontua ongi sortu da.

Hemendik aurrera, zure helbide elektronikoarekin eta pasahitzarekin konektatu ahal zara, HITZAkide izatearen abantaila guztiak baliatzeko.

Sartutako datuak ez dira zuzenak.
Zure kontua berretsi gabe dago.
 
 
 
(Pasahitza ahaztu duzu?)
 
 
SARTU
 
Pasahitz berria ezarri da eta zure helbide elektronikora bidali da.
Sartutako datuak ez dira zuzenak.
 
(Identifikatu)
 
 
 
 
BIDALI
 

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea

HITZAkide izan nahi dut
Aldatu zure pasahitza
Pasa hitza ondo aldatu da.
 
 
 
 
 
 
 
Aldatu
 
Oraindik ez zara HITZAkide?

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.

Ezagutu HITZAkide izatearen abantailak eta aukeratu HITZAkide izateko gustuko modalitatea.

HITZAkide izan nahi dut

Tokiko informazioa profesionaltasunez eta euskaratik, modu librean kontatzea da gure eginkizuna. Horretarako zure ekarpena beharrezkoa da, eta ongi maitatzeko modurik zintzoena da HITZAkide egitea.