19:00etan zeharkatuko du bokalea eta San Pedron atrakatuko du, 'Kaskelot' zegoen toki berean.
Iritsi da
L’Hermione euskal kostaldera, eta 19:00etan zeharkatuko du Pasaiako bokalea, San Pedroko kaian atrakatzeko, Itsas Festibala bitartean
Kaskelot ontzia egon den tokia berean.
Pasaiako Itsas festibalaren antolatzaileek iragarri dutenez bihartik aurrera eta igandera bitartean bisitatu ahalko da fragata barrualdetik.
Txartel leihatila kaian bertan egongo da, L’Hermione-ren ondoan, eta 09:30ean zabalduko dute egunero, lehen bisita baino ordu erdi lehenago. Itxi, berriz, azkeneko bisita baino ordu erdi beranduago.
Sarrerak egun bererako eta hurrengo egunetarako erosi ahal izango dira, sarrerak libre geratzen diren bitartean, eta sarrera aldez aurretik erosi zuten pertsonek beren bonua itsasontziaren sarreran trukatu behar dute, leihatilan itxaron beharrik gabe.
Bisiten ordutegia:
- Bihar (hilak 23, asteazkena): 10:00-17:30.
- Etzi (hilak 24, osteguna): 10:00-17:30.
- Etzidamu (hilak 25, ostirala): 10:00-20:30.
- Larunbata (hilak 26): 10:00-20:30.
- Igandea (hilak 27): 10:00-17:30.
Prezioak:
- Helduak: 5 euro.
- 2-15 urte: 2 euro.
- < 2 urte: doako sarrera.